Udalaren webgunean bilatzea

Udalaren webguneak darabilen bilatzailea Google teknologiako tresna bat da, oso eraginkorra.

Bilatzea eta emaitzak interpretatzea

Bilaketa laukian hitz bat idatzi eta bilatu botoia sakatuz gero, termino hori barne hartzen duten agirien zerrenda bat lortu ohi da.

Hasieran Gomendatutako estekak agertzen dira. Horiek bilaketa gaiarekin erlazio zuzena duten edukietara daramate.

Aldabe bilaketaren emaitzaGainerako emaitzen hurrenkera Googleren bilaketa zerbitzuen irizpideen araberakoa da. Besteak beste, alderdi hauek hartzen dituzte kontuan:

  • data, baldin eta agendari edo albisteei atxikitako terminoa bada;
  • erakusten diren orrietara zuzendutako esteka kopurua;
  • bilatu diren hitzak dokumentuan zenbat bider errepikatzen diren;
  • bilatu diren hitzak elkarren jarraian doazen.

Emaitzak iragazteko aukera ere bada, sortutakoan zein gai arloren barruan kokatu den eta zein dokumentu mota den kontuan hartuz. Horretarako, dagokion aukera hautatu behar dugu alboko menuan.

Bilatzeko gomendio orokorrak

Batzuetan, iradokitako zerrenda eta loturek ez dute erakusten lortu nahi zena, eta bilaketa doitu beharra izaten da. Hona hemen jarraibide orokor batzuk:

  • Zehaztasuna: bila ari garena definitzen duen termino bat baino gehiago idatzi.
  • Hitzik ohikoenak (bat, eta, beste, non, nola...) ezabatu, zerbitzariak ez baititu kontuan izango.
  • Ez erabili pluralik, bilatzaileak zuzenean bilatuko baititu.
  • Bilaketa aurreratuko operadoreak erabili.
  • Gaien edo kategorien araberako iragazte-tresna erabili (eskuineko zutabean dago).

Bilaketa aurreratuko kontzeptuak eta eragileak

Udal zerbitzariak erabiltzen duen Google teknologiak bilaketak zehazteko zenbait eragile baliatzeko aukera ematen du. Eragile bat baino gehiago erabil daiteke batera.

Esaldi zehatzak bilatu

Esaldi zehatz bat komatxo artean sartuz gero, udal bilatzaileak esaldi horixe barne duten orriak erakutsiko ditu. Horretarako, komatxo artean jarritako hitzetan azentu-markak ongi jarrita egotea komeni da. Aukera honek singularrean zein pluralean dauden hitzak bilatzen ditu, eta ez ditu hitzik arruntenak (bat, eta...) kontuan hartzen.

Hitz jakin batzuk baztertu

Bilaketan hitz jakin bat baztertu nahi badugu, hitz horren aurretik ( - ) ikurra jarri beharko dugu. Esaterako, Iparralde gizarte etxean zein jarduera dagoen jakin nahi badugu, baina Aldabekoak agertzea nahi ez badugu, hau idatziko dugu:

Eragile baztertzailea -

Aukerako bilaketak egin

Edukien aukerako bilaketak egin ditzakegu. Horretarako, ( | ) ikurra erabiliko dugu, zeina Altgr + 1 sakatuz idazten baita. Esaterako, Iparralde nahiz Aldabe gizarte etxeetan zein jarduera dagoen jakin nahi badugu, hau idatziko dugu:

Aukerako eragilea  |

Emaitzan bakarrik Iparralde eta/edo Aldabeko "jarduerak" barne hartzen dituzten agirien zerrenda agertuko litzateke.

Hutsuneak bete

Bilatu nahi dugun terminoa, esaldia edo hitz multzoa zehazki zein den ez dakigunean, izartxoa erabil dezakegu komodintzat, esaterako:

Komodin eragilea *

Oso utilitate eraginkorra da, horrez gain kakotxoen artean terminoak eta asteriskoa sartzen badira.

Artxibo motaren arabera bilatu

Bilatu nahi den dokumentuaren formatua zehazteko aski da "filetype: luzapena" gehitzea bilatu nahi den hitzaren atzetik. Adibidez:

Artxibo mota

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.