VGH167 - Ikuspegi feministarekin hiriko segurtasunaren diagnostikoa egitea

Argitalpen data: 2024/04/08 13:40

Proposamenaren xehetasunak

SARTU-ALAVA elkarteak Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren laugarren edizioan (2023-2024) aurkeztutako proposamena.

Zertan datza?

Proposamenean, herritarren segurtasunari buruzko diagnostiko bat egitea eskatzen da, ikuspegi feministarekin eta genero-ikuspegiarekin, emakumeen eta LGTBI+ pertsonen askatasunerako eta segurtasunerako erronkak eta oztopoak identifikatzeko, hala nola hiriko puntu beltzak edo kritikoak. Horrela, estrategiak, ekintzak eta neurriak diseinatu ahal izango dira ekintza-/partaidetza-plan baten baitan.

Non egingo litzateke?

Gasteizko udalerrian, edo, bestela, kritikoenak izan daitezkeen eremuak hauta litezke, hala nola industrialdeak edo erdigunetik urrunen dauden eremuak.

Zer ekarpen egiten du?

Hiriak leku segurua izan behar du herritar guztientzat, biztanle guztiek aukera izan dezaten espazioak berdintasunez gozatzeko. Eremu publikoak diskriminaziorik eta indarkeriarik gabe erabiltzea eta mugikortasun libre eta segurua izateko eskubidea hiri-eremuetan jarduteko ildo garrantzitsua da; izan ere, genero-desberdintasunak eremu horien erabilera murrizten du (Comas, 2016, “Cuidados, género y ciudad en la gestión de la vida cotidiana”). Horrela, emakumeei herritarren eskubideak (segurtasuna, esaterako) izateko eta gozatzeko aukerak murrizten zaizkie, eta, gainera, indarkeria matxista eta halako abusu espezifikoak jasaten dituzte (Naredo eta Praxágora Coop. 2020, “Guía para la elaboración de diagnósticos sobre seguridad con enfoque de género tanto en el ámbito rural como urbano”, 5. or.). Zentzu horretan, Gasteizko V. Berdintasun Planak genero-desberdintasunak kontrolatzeko eta mantentzeko tresnatzat hartzen du indarkeria matxista, eta hainbat formatan islatzen da; horiek aztertu egin behar dira, indarkeriari aurre egin ahal izateko. Horregatik, plan horren helburua da Udalaren esku-hartzea “oro har indarkeria matxistari aurre egitera bideratzea, eta, aldi berean, espezifikotasunak kontuan hartuta, emakumeek eta LGTBI taldeko pertsonek modu desberdinean egiten baitiote aurre indarkeriari eta tresna espezifikoak behar baitituzte”. Hala eta guztiz ere, eremu publikoetako segurtasunari buruzko diagnostikoa ikuspegi feministatik egiteak, besteak beste, askatasunerako eta segurtasunerako erronkak eta oztopoak identifikatzea ahalbidetuko du, hala nola hiriko puntu beltzak edo kritikoak, eta, horrela, estrategiak, ekintzak eta neurriak diseinatu ahal izango dira.

Proposamenaren bideoa

Bideragarritasun teknikoaren balorazioa

Proiektu hau teknikoki bideragarria dela uste dugu. Hala ere, honako iradokizun hauek egin nahi ditugu:- 2009ko azterlana abiapuntutzat har daitekeen arren, beharrezkoa da genero-ikuspegi intersekzionala berrikustea.- Sailen arteko ikuspegitik heldu behar zaio: Hirigintza, Espazio Publikoa, Berdintasuna…- Agian komenigarria da azterlana auzo batean edo bitan zentratzea eta hiria aztertzea, segurtasunaren ikuspegitik ez ezik, babesaren, irisgarritasunaren, mugikortasunaren eta abarren ikuspegitik ere bai.- Gizartearen parte-hartzea izatea, batez ere emakumeena eta kolektibo feministena.Aurrekontuak hiriko eremu jakin batean diagnostikoa eta ekintza-proposamenak egitea jasotzen du, eta kontuan hartzen du beste alderdi batzuk aztertzea, ez soilik segurtasunarena, eta baita genero-ikuspegi intersekzionaletik ere.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: