VGH110 - Adin guztietakoak elkartzeko parkea.

Argitalpen data: 2025/03/03 10:45

Proposamenaren xehetasunak

Leku Eder Guraso Elkarteak Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren laugarren edizioan (2024-2025) aurkeztutako proposamena.

Zertan datza?

Mendebaldea Institutuaren ondoan, orube zabal bat dago, hesituta, Udalaren titulartasunekoa. Erabat abandonatuta dago, ia ez da erabiltzen, eta auzokideak ezin dira bertara sartu. Potentzial handiko espazio bat da: inguruan bost ikastetxe dauzka, baina eremu horretan ez dago aisiarako gunerik, belaunaldien arteko topaketa errazten duenik.

Proposamen honen bidez, egun osasunerako kaltegarria eta arriskutsua den espazio hori eraldatu nahi dugu, eta auzoarentzako topaleku zabala bihurtu, aire zabalekoa, belaunaldien arteko harremanak sustatuko dituena, inklusiboa, erabilera anitzekoa, etab.

Non egingo litzateke?

Lakua auzoan, Udalaren titulartasuneko orube batean, Mendebaldea Institutuaren ondoan..

Zer ekarpen egiten du?

Egun, orube hori arriskutsua da, ez da ia erabiltzen, eta auzotarrak ezin dira bertara sartu. Proposamen honen bidez, topaleku irekia bihurtuko litzateke herritar guztientzat. Horrez gain, espazio hori gune berri bat izan liteke aire zabaleko jarduerak sustatzeko, hala nola Udalak eta auzoko beste talde batzuek antolatzen dituztenak (kontzertuak, antzerkia…), eta, modu horretan, auzoari bizitasuna eta nortasun propioa eman.

Ez dugu ahaztu behar, halaber, inguruko ikastetxeetako jolastokiak 18:00etan ixten direla; horren ondorioz, familia, ume eta nerabeek ez daukate nora joan, meriendatzeko, jolasteko eta sozializatzeko, eta beste topaleku batzuk bilatu behar dituzte.

Proposamenaren bideoa

Bideragarritasun teknikoaren balorazioa

Proposamena BIDERAGARRIA da. Proposamena bateragarria eta koherentea da Udalaren helburuekin eta plangintzarekin.

Proposatutako lursailak “kirol-ekipamendua” kalifikazioa du HAPOn, eta, beraz, bertan egin beharreko jarduera, funtzio anitzekoa izan arren, baimendutako erabilera horren inguruan egin beharko litzateke.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: