VGH05000277 - Zeledon, blusak, neskak eta konpartsak omentzeko irudiak

Argitalpen data: 2026/03/24 11:41

Proposamenaren xehetasunak

Pertsona batek Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren bosgarren edizioan (2026-2027) aurkeztutako proposamena.

Proposamen haztatua (0,10 puntu).

Zertan datza?

Proposatzen da 30 cm inguruko brontzezko figura txikien bilduma bat egitea. Figurek «Gasteiztarrak» izena izan dezakete, eta Gasteizko jaien kulturako pertsonaiak irudika ditzakete: Zeledon, neskak, blusak, erraldoiak, buruhandiak… Ideia hau Poloniako Wroclaw hiriaren (Europako Kultur Hiriburua) kontzeptuan oinarritzen da. Bertan brontzezko iratxo pila bat daude hirian zehar banatuta, baina gure kasuan Gasteizko figura adierazgarriak izango lirateke.

Eskultura horiek hiriko leku esanguratsuenetan zehar jarriko lirateke, ibilbide kultural eta turistiko bat osatuz. Horrela, tokirik esanguratsuenak bisitatuko genituzke Gasteiztarren bila gabiltzan bitartean, ete txikienek gure kulturarekiko eta historiarekiko interes handiagoa sentituko lukete.

Gainera, mapa bat egingo litzateke irudi eta eranskailu bildumagarriekin, familiek, eskolek eta bisitariek Gasteiz modu dibertigarrian ezagutu ahal izateko, figurak hirian zehar bilatzen dituzten bitartean hiriaren historia eta tradizioak ikasiz. Mapa horretan, figurak irudikatutako pertsonaiaren deskribapen labur bat eta hura non dagoen jasoko litzateke.

Non egingo litzateke?

Alde Zaharrean eta Gasteizko erdiguneko gune kultural, historiko eta turistikoetan: Andre Maria Zuriaren plazan, Aihotz plazan, Santa Maria katedralean eta Florida parkean, besteak beste.

Zer ekarpen egiten du?

Gure kultura eta jaiak herritarrei eta Gasteiz bisitatzen dutenei hurbiltzeko modu original eta hezitzailea da, eta, aldi berean, gure pertsonaia maitatuenak omenduko genituzke.

Tokiko tradizioen belaunaldien arteko transmisioa sustatzen du, kultura- eta familia-turismoa bultzatzen du, eta hiri-eremuari bizitza ematen dio, kaleak artez, historiaz eta gasteiztarren harrotasunez betetako ibilbide bihurtuz.

Proposamenaren bideoa

Bideragarritasun teknikoaren balorazioa

Ibilbide kultural eta turistiko bat sortzea proposatzen da, Gasteizko jaien kulturako pertsonaiak irudikatuz. Proposamena BIDERAGARRIA da eta, aukeratuz gero, Kultura, Turismo eta Espazio Publikoaren Zerbitzuaren eta proposatzailearen artean adostuko da zenbat figura jarri, zein pertsonaia eta kokaleku aukeratu, eta figurak non jarri (irisgarritasuna eta ibilbideak kontuan hartuta, besteak beste).

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: