Prestakuntza digitala eta eguneroko tresnak familientzat

Sarbidea

Programa honetan interesa duen ikastetxeko zuzendaritzak edo, bestela, guraso elkarteak, mezu elektroniko bat bidali beharko du hurrengo formularioarekin, llorono@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Deskribapena

Jarduera hau inklusioa, ekitatea eta gizarte-kohesioa bultzatu nahi dituen jarduera-ildo baten barruan kokatzen da. Horretarako, familiaren eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu nahi da, ikastetxeetan gurasoek aktiboki parte hartuz, haien gaitasunak hobetuz, komunikazioaren teknologiekin harremanduta daudenak, eta, bereziki, guraso-gaitasunak garatzearekin eta seme-alabei hezkuntza-laguntza ematearekin lotutakoak.

Teknologia bizitzan, oro har, eta etxeetan, bereziki, oso integratuta dagoenez, familiak erreferente gisa hartuko dituzten prestakuntza-prozesuak sortu behar dira. Prozesu horiek honako hauek izan daitezke: arauak ezartzearekin eta etxean teknologien erabileran kontzientziatzearekin lotutako edukiak, teknologiaren erabileraren ondorioz sor daitezkeen beharrei erantzuteko aukera emango dieten alfabetatze teknologiko-digitaleko prozesuak eta eskolatzean zehar seme-alabei laguntzea.

Jarduera, metodologia parte-hartzaileen bidez garatuko da, konfiantza-gune bat sortuz, non familiek, beren egungo kezka eta beharretatik abiatuta, beren gaitasunak aberastu ahal izango dituzten hezkuntza-erantzukizun eta -zereginei heltzeko eta, horrela, gurasotasun eta herritartasun aktibo baten garapenerantz aurrera egiteko.

Saioetan landu beharreko edukiak hautemandako beharren eta interesen arabera egokituko dira, eta honako hauek har ditzakete barnean:

- Oinarrizko alfabetatze digitala,

- Hezkuntza-esparruko tresna digitaletara hurbiltzea,

- Komunikaziorako eta ikastetxean parte hartzeko formulak eta kanalak,

- Ingurune hurbileko gizarte- eta hezkuntza-baliabideak, inskripzio-formulak...

Baloreak

Ekitatea, Prestakuntza, Barne hartzea

Helburuak

  • Eskola- eta hezkuntza-erabilerari lotutako gaitasun digitalei buruzko prestakuntza garatzea, Gasteizko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako familiei zuzenduta.
  • Taldearen beharretara edota berezitasunetara egokitutako prestakuntza eskaintzea.
  • Teknologia berrien arloko ezagutza garatzea, lantaldeetan oinarritutako metodologia instrumental baten bidez.
  • Konfiantzazko gune bat sortzea, eguneroko beharrak eta kezkak identifikatu eta detektatu ahal izateko.
  • Familiek inguruan dituzten gizarte eta hezkuntza baliabideak ezagutu ditzaten erraztea.
  • Familiek ikastetxean, hezkuntza-programetan eta haien ingurune hurbilenean parte har dezaten sustatzea eta motibatzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Ikastetxean bertan
  • Egutegia: Ikastetxearekin adostuko da, parte hartzen duten familien beharretara egokituz.
  • Ordutegia: Ikastetxearekin adostuko da, parte hartzen duten familien beharretara egokituz.
  • Iraupena: 20 ordu
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 12
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  • Jarduera ikastetxean bertan egitea izango da lehentasuna. Eskolak espazioa eta baliabide teknikoak erraztuko ditu.
  • Ez da beharrezkoa izango gaztelania menderatzea, parte-hartzaileen mailara egokituko dira saioak.
  • Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute jarduera honetan parte hartzea jakinarazten edo zabaltzen dutenean.

Material didaktikoak

Parte-hartzaileek ez dute materialik eraman behar.

Informazioa

  • Antolatzen du: Hezkuntza Zerbitzua. Kultura eta Hezkuntza Saila
  • Laguntzailea: Saregune
  • Izena: Lorea Loroño
  • Telefonoa: 945 161616 - 6546
  • email: llorono@vitoria-gasteiz.org
  • Antolatzailearen webgunea: https://www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza

Filtroak

Gaitasun digitalean heztea Gurasoak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.