Goalball: ikusmen desgaitasunarekiko sentsibilizazioa

Sarbidea
Deskribapena
Goalball-a itsuentzat edo ikusmen-urritasuna dutenentzat berariaz sortutako kirol paralinpiko bakarra da. Pilotaren ibilbidea antzemateko entzumena erabili behar da, baloiak barruan kriskitinak baitaramatza.
Hori dela eta, espazioan orientatzeko gaitasun handia eskatzen du, baloia harrapatu, zelaian estrategikoki kokatu eta jaurtitzeko. Ikasleek antifaze opakuak eramango dituzte, jokalarien ikusgarritasun falta sentitzeko.
Goalball-a praktikatuz, ikasleak ikusmen-desgaitasunaren mundura hurbilduko dira, eta oso ikuspegi praktiko eta erreala jasoko dute itsuen munduaz eta ikusmen urritasunaz, oro har. Kolektibo horrek eguneroko bizitzan izaten dituen zailtasunak ezagutuko dituzte, desgaitasun-egoerekiko jarrera enpatikoa gara dezaten .
Jarduera bi ataletan garatzen da. Lehena teorikoa da: ikusmen-desgaitasunari eta ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako laguntzei buruzko informazioa ematen dugu; ikus-entzunezko material eta desgaintasun horri lotutako sintomak simulatzeko betaurrekoen bidez. Eta bigarren zatian, Goalball-en oinarrizko ezagutzak ematen dira, eta kirol paralinpiko hori praktikantzen eta bizitzen dute.
Baloreak
Gizalegea, Ekitatea, Barne hartzeaHelburuak
-
Ikasleek dibertsitate funtzionalarekiko eta zehazki ikusmen desgaitasunarekiko enpatia ahalmena garatzea.
-
Kirolaren bidez ikasleei ikusmen desgaitasunera hurbiltzea.
-
Ikusmen ezindu baten aurrean zuzen eta elkartasunez jokatzeko modua irakastea.
-
Begi-higieneko ohitura errazak aurkeztea, begien osasuna zaindu eta begi patologiei aurrea hartzeko balio dutenak.
-
Lankidetza eta talde-lana sustatzea eta helburu komunak lortzeko duen balioaz ohartzea.
Parte hartzeko baldintzak
- Ikasturtea : 2025 - 2026
- Lekua: Ikastetxean bertan. Ikus-entzunezko gela eta kiroldegia behar dira.
- Egutegia: 2025/10/20tik, 2026/06/12ra
- Ordutegia: Eskaera onartu ondoren, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira.
- Iraupena: 2 ordu
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
- Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 30
- Ordainketa: Ez
-
Garraioa :
- Antolatzen du: Ez
- Dirulaguntza: Ez
Oharrak
Hartzaileak: LHko 5. eta 6. mailako ikasleak.
Izen-emateak eskainitako plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak taldeak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzen du: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
- Laguntzailea: Itxaropena, Arabako Ikusmen Urritasuna duten pertsonen elkartea.
- Izena: Servicio para la Convivencia y la Diversidad
- Telefonoa: 945162623
- email: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org
Filtroak
Bizikidetza eta aniztasuna Lehen Hezkuntza LH 5 LH 6
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.