Zadorrako ibilbidea-intentsiboa

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Zadorra ibaiaren barrena eta haren ingurune hurbilean egiten den ibilbidea da jarduera osatzen dutena, eta bisita gidatua lantegiekin, datuen parte-hartzezko analisiarekin zein fenomenoen behaketarekin nahasten ditu.

Ibilbide bat egiten da Zadorra ibaia eta ingurune hurbila ezagutzeko, eta bisita gidatuarekin batera lantegiak, datuen parte-hartzezko analisia zein fenomenoen behaketa eskaintzen dira. Autobusez egiten da, Uribarri-Ganboako urtegiko presatik Aztegietaraino. Hainbat geldialdi egiten dira, bertatik bertara ikusteko nola aldatzen den ibaia, batez ere hiriaren eraginez; ura behatu eta analizatu egiten da, bai eta paisaia, landaretza eta fauna ere.

Baloreak

Elkastasuna, Iraungarritasuna

Helburuak

  •      Ibaiaren alderdi naturalak ezagutaraztea.
  •      Hiriak ibaiarekin duen harremana ezartzea.
  •      Ibaiak osasun-egoera egokian mantentzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Zadorra ibaiaren ingurua
  • Egutegia: 2025eko azaroaren 3tik 7ra
  • Ordutegia: 09:00-14:30
  • Iraupena: 5 ordu eta erdi
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 25
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Bai
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  •      Eskaeren kopuruaren arabera, mugatu ahal izango da ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.
  •     "Oharrak" atalean, hezkuntza behar bereziko ikaslerik dagoen adierazi. Laguntza hezitzailea behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz.
  •     Oharrak: premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori izan ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura.
  •     Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala jokatzea. Irakasle laguntzaileek jardueran inplikatu beharko dute, begiraleei laguntzeko eta haien balio didaktikoaz baliatzeko.
  •     Izena eman ahal izango da datak eta lekuak bete arte. Data eskuragarririk ez balego, eskaera itxarote-zerrendan jarriko da.
  •    Ikastetxearen ardura izango da jardueran parte hartzen duten ikasle guztiak eguraldiaren araberako arropa eta oinetakoak jantzita joatea (hotza, beroa, euria), jarduera ahalik eta ondoen garatzeko.
  •     AEMETek edo EUSKALMETek maila laranjako edo gorriko fenomeno meteorologikoen abisuak aktibatuz gero, kanpoan egiten diren jardueraren zatiak eten egingo dira, eta alternatibak bilatuko dira instalazioen barruan egiteko.
  •     Maila laranja edo gorriko abisurik aktibatu gabe ere, hezitzaile-taldeak edozein unetan erabaki ahal izango du jardueraren kanpoaldean egiten diren parteak etetea, baldin eta, bere ustez, jardueraren garapenerako baldintzak segurtasun- eta kalitate-bermearekin betetzen ez badira. Kasu horietan, alternatibak eskainiko dira instalazioen barruan egiteko..
  •    Jardueran parte hartzen duten irakasleek edozein unetan erabaki ahal izango dute jarduera etetea, baldin eta, beren ustez, jarduera segurtasunez eta kalitatez garatzeko baldintzak betetzen ez badira edo ikasleentzat erosoak diren egoerak gertatzen ez badira.
  •    Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  •    Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu AMVISA antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

Filtroak

Ingurumena eta klimaren aldeko ekintzak Lehen Hezkuntza LH 5 LH 6

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.