Izena eman online
Hall Escape bat ihesgela bat bezalakoa da, baina gela batetik ihes egin behar izan gabe, dena leku berean garatzen da. Enigmak ihes-joko baten berdinak dira, baina pertsona askok parte hartzea ahalbidetzen duen jokoa da (4 eta 24 pertsona artean), eta guztiak leku berean. Premisa ez da espazio fisiko batetik ihes egitea, baizik eta enigma bat ebaztea. Enigma horrek, era berean, puzzle txiki asko ditu, eta horiek ebazten joan behar dira partidaren amaierara iristeko.
2021ean medicusmundi Arabak Bidezko Merkataritzari buruzko Hall Escape hau jarri zuen martxan Escapelekurekin batera. Jokoaren ardatz nagusia Bidezko Merkataritza da, eta enigma nagusia da jokoan aurkezten den enpresak/kooperatibak Bidezko Merkataritzaren printzipioak betetzen dituen ala ez jakitea.
Aisialdi gune bat da, informala eta hezigarria, non parte-hartzaileak Bidezko Merkataritzaren alternatibara ikuspegi ludikotik hurbil daitezkeen.
Bloga: https://consumoresponsable.info/eu/noticias/(Beste leiho batean irekiko da)
MapaZentzuz: https://consumoresponsable.info/mapa/(Beste leiho batean irekiko da)
Garapenean laguntzea-Nazioarteko elkartasuna Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza BATX 1. BATX 2. DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.