Izena eman online
Tailer hau GPS proiektuaren lan-merkatuaren eta enplegu-bilaketaren blokean kokatuta dago. Bertan, orientazio akademiko-profesionaleko baliabide-zorro bat dago, genero-ikuspegiarekin.
Tailer hau lan-eskatzaileen arrakasta-aukerak handitzeko diseinatuta dago, eta ezagutza teoriko-praktikoak eta lan-elkarrizketei aurre egiteko baliabide pertsonalak ematen dizkie.
Saioa bi zatitan banatzen da: lehenengoan, elkarrizketa baten aurretik, bitartean eta ondoren kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak aztertzen dira, galdera deseroso edo ilegalak identifikatzea barne.
Bigarren zatian, ikasleen prestakuntza-arloarekin lotutako lan-eskaintza erreal bat ematen da, roleplaying bidez elkarrizketen simulazioak egiteko, bai ikasgela aurrean, bai talde txikitan. Azkenik, bateratze-lana egiten da, esperientziak partekatzeko, elementu garrantzitsuak behatzeko eta ikaskuntza praktikoa indartzeko.
Batez ere Lanbide Heziketako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat da.
Hauek dira tailerraren helburuak:
Eskabideak izena emandako hurrenkeraren arabera hartuko dira kontuan, aurrekontuko kontu-saila agortu arte. Gaur egun, eman beharreko tailerren kopurua gainditu du eskaera-kopuruak. Hori dela eta, eskabide horiek kontuan hartuko dira aurreko eskaeretako batean baja emanez gero.
Tutorearen edo gelako irakaslearen presentzia eta parte-hartzea beharrezkoa da tailerra ematen den bitartean.
Oro har, GPS Proiektuaren jarduera-zorro osoan ikastetxe bakoitzeko 10 tailer baino gehiago eskatzen badira, PRE saioa egin beharko da.
Dagoen aurrekontua kontuan hartuta, bermatzen da ikastetxe bakoitzak gehienez ere 15 tailer egingo dituela. Eskabide osagarriak ikastetxe eskatzaile guztien arteko banaketa ekitatiboa kontuan hartuz hartuko dira.
Ikusi GPS Proiektuaren jarduera guztien laburpen-dokumentua. 2025-2026 jardueren laburpena
Garapen pertsonala eta emozionala Batxilergoa Batzuk Beste hezkuntza mailak BATX 2.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.