Belaunaldien artekoa- Dantzan eta beste, elkarrekin

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Jarduera honek belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko harremanak errazten ditu (haurrak edo nerabeak pertsona helduekin eta adinekoekin), musikarekiko, dantzarekiko eta interpretazioarekiko interesaren bitartez.

Saioetan istorio antzeztuak proposatuko dira, baita abestiak ere, aske edo koreografiekin dantzatzeko, eta horrek bide emango du zenbait balio lantzeko: laguntasuna, gizalegea, ekitatea, nortasuna, inklusioa eta elkartasuna.

Parte hartzen duten adinekoek Araneko BIZANen egiten diren dantza- eta interpretazio-lantegietan prestatzen dute jarduera.

Baloreak

Ekitatea, Identitatea, Barne hartzea

Helburuak

  • Belaunaldien artean partekatutako espazio bat sortzea, zeinak aukera emango baitie elkar ezagutzeko eta dantzaren, jolasaren eta antzerkiaren bidez bizipenak adierazteko.

  • Jolaserako eta dibertsiorako gune bat dinamizatzea, adinekoen balioak eta tradizioak transmititzeko.

  • Belaunaldien arteko harremanak sustatzea, hots, haur edo nerabeen eta adinekoen artekoak.

  • Adinari lotutako estereotipoak haustea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: BIZAN
  • Egutegia: 2025ko abendutik 2026ko maiatzera.
  • Ordutegia: Astearte eta ostegunetan, 17:45etik 19:45era.
  • Iraupena: Saio 1 edo 2. Ordubete saio bakoitzeko.
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : Ikastaldea.
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  • Eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.

  • Saioetan irakasleek/begiraleek aktiboki parte hartzea eskatzen da, eta ikastetxeak koordinazioan adierazten diren beharrei erantzutea, saioa behar bezala garatzeko.

  • Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela jakinarazten duenean, berariaz aipatuko ditu Udala, antolatzaile gisa, eta Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua.

Informazioa

Filtroak

Artearen eta ikus-entzunezkoen alorreko hezkuntza Bizikidetza eta aniztasuna Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Batzuk

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.