Izena eman online
ASAFES elkarteak antolatzen duen osasun mentalaren arloko sentsibilizazio eta prebentzio programak nerabeengana iritsi nahi du, hitzaldi erakargarri eta dinamikoen bitartez. Horiek bi zatitan banatzen dira.
Batetik, gaixotasun mentalaren prebentzioa lantzen da, osasuna osotasuntzat aztertuz, hau da, alderdi fisikoa, mentala eta soziala zaindu behar direla azalduz. Bestetik, nerabeak sentsibilizatu eta gaixotasun mentalen gaineko estigmak apurtu nahi dira, gaixotasun mental batzuk (depresioa, eskizofrenia, nahasmendu bipolarra, nortasunaren nahasmenduak...) zertan diren azalduz eta gaixotasun horiek dituzten pertsonen errealitatea agertuz, horien ikuspegi objektiboagoa eta mitorik gabea eskainita. Azkenik, ASAFESek eta komunitateak buruko osasunaren arloan dituen baliabideak ezagutarazten dira.
Hitzaldiak bi saiotan banatzen dira, eta teoriko-praktikoak dira, une oro taldeko eztabaida sustatzen baita. Eduki teorikoak oinarritzeko ikusizko edukiak (dokumental-zatiak) baliatzen dira, lantzen diren gaiak hobeto bereganatzeko.
Aldez aurretik bilera egingo da irakasleekin (orientatzailea, tutorea) hitzaldiaren edukiak taldeari ahalik eta doien egokitzeko. Hitzaldiaren egunak eta ordutegiak ere zehaztuko dira. Hitzaldiak amaitu ondoren ikasleek bete dezaketen balioespen galdetegia banatuko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Osasunerako hezkuntza Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Beste hezkuntza mailak BATX 1. BATX 2. DBH 3. DBH 4. OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.