Osasunkume. Bizitzaren abentura

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

"OSASUNKUME, bizitzaren abentura" drogamenpekotasunen prebentzio komunitariorako programa da eta Osasunerako Hezkuntza hartzen du ardatz, bere hartzaileekin lan egiteko estrategia egokiena delakoan.

Hezkuntza-lan ludikoa eta malgua egitea proposatzen da lau ardatz hauen inguruan: auto-estimua, bizitzarako trebetasunak, drogak eta ohitura osasungarriak. Aldi berean lau ardatz horiek hamabi topikotan banatu dira, eta horiek gurutzatu egiten dira haurren gizarteratzeko funtsezko hiru esparruetan: familian, eskolan eta komunitatean.

Ikasle bakoitzak bere materiala (albuma) jasoko du eta bertan hogeita hamasei kromo jarri behar ditu. Beste horrenbeste istorioren bidez haur talde baten eguneroko bizimodua kontatuko digute, beren maskota OSASUNKUME atsegina beti ondoan dutela. Haurrok hiru esparrutan ikusiko ditugu: beren familietan, ikastetxean eta komunitatean. Maila bakoitzean dagokion albuma landuko da, gai bakoitzari dagozkion kromoak eta alderdiak kontuan hartuta, baina guzti-guztiek eskema kontzeptual berbera darabilte.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna

Helburuak

  • Droga-kontsumoaren prebentzioa.
  • Osasun ohiturak hartzea.
  • Bizitzarako gaitasunak garatzea.
  • Auto-estimua indartzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
  • Egutegia: 2025 -2026 ikasturtea.
  • Iraupena: Ikastetxea zehaztekoa.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 35
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Material didaktikoak

  • Ikasleentzako koadernoa eta kromoak.
  • Irakasleentzako gida.
  • Familientzako gida.

Informazioa

  • Antolatzen du: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
  • Izena: Servicio de Salud Pública.
  • Telefonoa: 945161502
  • email: saludpublica@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Osasunerako hezkuntza Lehen Hezkuntza Gurasoak Irakasleak LH 3 LH 4 LH 5 LH 6

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.