Izena eman online
Ikasle nerabeekin drogamenpekotasunen prebentzioa lantzeko asmoz prestatutako baliabide didaktikoa da HORDAGO.
Ikasleen etapa ebolutibora egokitutako informazioa eskaintzen du. Honako gaiak jorratzen dira: sinesmenak, jarrerak, eraginak, auto-estimua, erabakiak hartzea, taldeari aurre egitea eta aisialdiaren erabilera.
Osasunerako Hezkuntzaren ikuspegia bitarte, ikasturte bakoitzeko zortzi saio egitea proposatu da; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzen denerako guztira 32 saio izango dira.
Ikasleei beharrezko informazioa, jarrerak, balioak eta trebetasunak ematea, gaur egun dagoen droga-eskaintzaren aurrean zentzuz eta beren kabuz erabakiak har ditzaten.
materiala karpeta batean dator eta honela osatua dago: irakasleentzako lau eskuliburu eta ikasleentzako koadernoak.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek eta irakasleek ikasleen koadernoak eta irakasleentzako gidak izango dituzte eskura.
Osasunerako hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Irakasleak DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.