#NomoreMatildas

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Matilda efektua emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen kontrako joera da. Historian zehar egin diren aurkikuntza garrantzitsu askotan emakumeek parte hartu dute baina ikustezinak bihurtu dira. Jolasen bidez, emakumeek zientzia arloan egindako lana agerian jarriko dugu, gaur egungo neskatilek etorkizunera begira emakumezko erreferenteak izan ditzaten eta Matilda efektua ez gertatzeko.

Ludotekak/Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Ariznabarra, Arriaga, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Lakua, Landatxo, Pilar, Salburua eta Zabalgana.

  • Ordutegia:
    • ABETXUKU: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ALDABE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ARANA: Astelehena eta asteartea (15:30 - 16:30) eta osteguna (09:30 - 10:30)
    • ARIZNABARRA: Asteartea (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
    • ARRIAGA: Asteartea (9:30 - 10:30) eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • HEGOALDE: Astelehena eta asteartea (15:30 - 16:30)
    • IBAIONDO: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • IPARRALDE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • LAKUA: Astelehena (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
    • LANDATXO: Asteartea (15:30 - 16:30)
    • PILAR: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • SALBURUA: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ZABALGANA: Ostirala (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)

Baloreak

Bizi-kalitatea, Sormena, Genero Berdintasuna

Helburuak

  • Jolastu, erlazionatu, parte hartu eta ikertzeko espazioak eskaintzea.
  • Zenbait eduki ikastea, jolasen eta jostailuen bidez.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Gizarte etxeko ludotekak eta ludoklubak
  • Egutegia: 2025eko urriaren 30etik 2026ko maiatzaren 29ra arte
  • Ordutegia: Lekuaren arabera
  • Iraupena: Ordu bat
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 25
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: eskabide orria betetzea, bat bisita bakoitzeko.
  • Oharrak:
    • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
    • Bi taldek batera egin dezakete bisita, baldin eta 25 laguneko edukiera gainditzen ez badute.
    • Eskabidea onartu ondoren jarduera horretara joaterik ez badago, gutxienez hiru egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da.
    • Taldea aurreikusitako datan agertzen ez bada eta behar bezala justifikatzen ez badu, ezin izango du beste data batean parte-hartu.

Informazioa

  • Antolatzen du: Gizarte Etxeen Zerbitzua, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen Saila
  • Laguntzailea: Ludoland-Ortzadar (eskola@utelo.es)
  • Izena: Gabiñe Mendizabal
  • Telefonoa: 608321306
  • email: cc.zabalgana.coo@vitoria-gasteiz.org
  • Antolatzailearen webgunea: https://www.vitoria-gasteiz.org/ludotekak

Filtroak

Genero berdintasunerako hezkuntza Lehen Hezkuntza LH 1 LH 2 LH 3 LH 4 LH 5 LH 6

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.