Izena eman online
Ipuinak sortzeko lantegia da, zehazki haurrek ipuinak idatzi eta horietarako ilustrazioak egiteko. Lantegi hau haurtzaroan eta nerabezaroan osasun mentalari lagunduko dioten ohitura onak sustatzeko kanpaina baten barrukoa da.
Jardueran, haurrek pertsonaia eta istorio propioak sortu eta ilustratuko dituzte, haien osasun mentalerako oso garrantzitsuak diren alderdiak lantzen dituzten bitartean, hala nola emozioak identifikatzea eta kudeatzea, entzutea, adierazpena eta negoziatzeko eta adosteko trebetasunak. Halaber, irakurketarekiko eta sormenarekiko interesa ere indartuko da sorkuntza kolektiboaren bidez.
Idatzitako ipuinak eta ilustrazio guztiak Osasun Hitzak izeneko liburu batean jasoko dira. Liburua apirilean aurkeztuko da, eta parte hartu duten haur guztiak izango dira protagonista. Liburu bana emango zaie haur guztiei, eta, ipuinetako bat antzeztuko da.
Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
Izena ematean adierazi egin behar dira nahiago diren ordutegia eta egunak, bai eta lantegian parte hartuko duten neska-mutilen kopurua ere.
Jarduera 2025ko urritik abendura bitartean egingo da.
Garapen pertsonala eta emozionala Lehen Hezkuntza LH 4
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.