Enpatiterapia- Besteen lekuan jartzea

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako lantegia, zeinean metodologia eta dinamika parte-hartzaile baten bitartez hainbat trebetasun sozial landu eta sustatzen baitira: entzutea, besteen lekuan jartzea, besteen sentipenak eta jarrerak antzeman eta ulertzea, elkarrizketa, besteak balioestea... gizarte harremanak era positiboan sortu eta edukitzeko.

Irakasleekin ordubeteko saioa egingo da jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bidaliko zaie irakasleei.

 

Baloreak

Bizi-kalitatea, Identitatea, Erantzukizuna

Helburuak

  • Gizarte harremanetarako trebetasunak, baliabideak eta estrategiak garatzen laguntzea.
  • Interakzio espazioak sortzea, besteen emozioak eta jarrerak antzematen eta ulertzen eta egoera berean bakoitzak sentitzen duena -ezberdina izan arren- errespetatzen lagunduko diguten ezagutzak eta tresnak eskuratzeko.
  • Gaitasun soziala eta pertsonala lantzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: Zehazteke.
  • Ordutegia: Zehazteke.
  • Iraupena: Ordubeteko 6 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko saio bat irakasleekin.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua :
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.

Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.

Izena emateko fitxan, zentroak nahiago dituzten ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.

Emozio Lantegien Programa osatzen duten lantegiak elkarren artean konektatuta daude, eta helburu orokor berak dituen prozesu baten zati dira, beraz, ibilbide hau egitea gomendatzen da: Nire emozioak nola bideratuEnpatiterapia, besteen lekuan jartzeaLagunek ni nazkatzean, paso egiten dutNik neure burua estimatzen dut, zuk zeure burua estimatzen duzu..

Lantegia egin aurretik, alderdi hauei buruzko informazioa eskatuko da: taldearen profila, beharrak, aldez aurretik egindako lantegiak, data eta ordutegiei buruzko lehentasunak... Hartara, dinamikak eta jarduerak talde bakoitzari egokituko zaizkio.

Informazioa

  • Antolatzen du: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Izena:
  • Telefonoa: 945 161379
  • email: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Garapen pertsonala eta emozionala Batxilergoa Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza BATX 1. BATX 2. Hezkuntza Bereziko Gela LH 3 LH 4 LH 5 LH 6 Zereginen Ikaskuntzarako gela DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.