Emozioen mundua (mindfulness)

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako lantegia; metodologia dinamiko baten bidez, beren emozioak eta besteenak ezagutu, sentitu, adierazi eta erregulatzen lagunduko zaie.

Lehen saioetan aplikatzen diren mindfulness (erabateko kontzientzia) tekniken ezaugarri nagusia pentsamendu eta emozioak "onartzea" da, horiek zuzenak diren ala ez epaitu gabe. Dinamika horietan, "unean uneko" arreta emango zaie pentsamenduei, emozioei, gorputzaren sentsazioei..., aurretiazko lan horrek gerora ikasleei beren emozioak ezagutu, onartu eta kudeatzen lagunduko baitie.

Emozioak ezagutu, adierazi eta erregulatzeko jarduerak egingo dira, proiekzioak, hitzezko adierazpena eta gorputz eta aurpegi adierazpena baliatuz.

Umeen garapen global eta integrala ere kontuan hartzen da, haien ahalmenak, balioak, gaitasunak eta autoestimua sustatuz.

Lantegia bukatutakoan saio bat egingo da irakasleekin, jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bidaliko zaie irakasleei.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Identitatea, Erantzukizuna

Helburuak

  • Emozioekiko kontaktu zuzena ahalbidetzea, parte-hartzaileei trebetasun eta ezagutza berriak esperimentatzeko bide emango dieten espazio egokiak sortuz.
  • Umeei emozioekin lotutako hizkuntza eskuratzen eta emozioak identifikatzen laguntzea.
  • Oinarrizko trebetasun emozionalak lantzen hastea, "zer sentitzen dudan" fisikoki eta "nola sentitzen naizen" bereizteko.
  • Zentzumen kanal ezberdinen ezagutzen eta besteen emozioak ulertzen laguntzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: Zehazteke.
  • Ordutegia: Zehazteke.
  • Iraupena: Ordubeteko 4 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko saio bat irakasleekin.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua :
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.

Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.

Izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere. Irakasleek gelan egon beharko dute jarduera egiten den bitartean.

Ahal dela, Lehen Hezkuntzako 1. mailan bigarren hiruhilekotik aurrera egingo da, taldea sendotuta dagoenean.

Informazioa

  • Antolatzen du: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Izena:
  • Telefonoa: 945 161379
  • email: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Garapen pertsonala eta emozionala Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza HH 4 URTE HH 5 URTE Hezkuntza Bereziko Gela LH 1 LH 2

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.