Erlaxatzen ikasi. Antsietatearen kudeaketa.

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Antsietatea egoera jakin batzuetan gorputzak duen erreakzio naturala da. Horrek eguneroko jarduerak eragotzi eta aldarazten dituenean, ordea, kaltegarria bihur daiteke.

Horrek guztiak zama emozional bat dakarkigu, zein behar bezala kudeatu behar baita, ongizate emozional eta psikologikoari eutsi nahi badiogu.

Egoera honen eragin emozionalak antsietatearekin loturiko sintomak ekar ditzake ondorioz: apatia, gogo eskasa, motibazio-eza, estresa, nekea, frustrazioa, osasaunagatiko neurriz gaineko kezka...

Lantegi hau 14 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzentzen zaie. Metodologia dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez zenbait trebetasun eta estrategia landu eta sustatu nahi dira, erlaxazio- eta arnasketa-teknikak baliatuz, bai eta pentsamenduak gobernatzekoak ere, antsietatea kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, parte hartzaileek eguneroko bizitzan praktikan jartzerik izan ditzaten, eta gero beldurrak, ziurtasun ezak eta abarrak adierazi ahal ditzaten.

Lantegia bukatutakoan saio bat egingo da irakasleekin, jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bidaliko zaie irakasleei.

 

Baloreak

Bizi-kalitatea, Identitatea, Erantzukizuna

Helburuak

  • Antsietateari iraunarazteko edo hori areagotzeko bide ematen duten egoerak eta pentsamenduak identifikatzen laguntzea.
  • Gaitasun soziala eta pertsonala lantzea.
  • Azterketen aurrean antsietatea identifikatu, kontrolatu eta murriztea, eta azterketei egoki aurre egitea ahalbidetzen duten estrategia eta teknikak ikasten laguntzea.
  • Haur eta nerabeen garapen kognitiboa, emozionala edo soziala eragotz ditzaketen zailtasunei aurrea hartzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: Zehazteke.
  • Ordutegia: Zehazteke.
  • Iraupena: Ordubeteko 6 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko saio bat irakasleekin.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 2000
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.

Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.

Izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.

Informazioa

  • Antolatzen du: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Izena:
  • Telefonoa: 945 161379
  • email: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Garapen pertsonala eta emozionala Batxilergoa Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza BATX 1. BATX 2. LH 3 LH 4 LH 5 LH 6 DBH 1. DBH 2. DBH 3. DBH 4.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.