Izena eman online
9 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako jarduera, parte hartzeko esperientziak bizi ditzaten; hartara, parte hartzen ikasiko dute, eta horrek dakartzan erantzukizunak garatuko dituzte.
Hainbat saiotan, neska-mutilek hiriko baliabideak, programak, espazioak eta abar ezagutuko dituzte, eta aldi berean erantzukizuna hartuko dute eskubideak dituzten herritar eta agente aktibo gisa, hiria hobetzeko.
Jardueran lortutako proposamenak eta ondorioak formatu eta euskarri ezberdinetan islatuko dira, hiriko beste talde edo/eta foro batzuekin partekatzeko, haiek ezagutu ditzaten, eta erabakiak hartzerakoan kontuan hartzerik eta gauzatzerik izan dezaten.
Hiriko zenbait ikastetxerekiko truke programetan parte hartzen duten Europako herrialdeetako ikasleei ere parte hartzeko aukera emango zaie, esperientziarekin bat egiterik izan dezaten.
Izena emateko fitxan, ikastetxeak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta parte hartuko duten neska-mutilen kopurua ere.
Herritarren partaidetzarako hezkuntza Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Hezkuntza Bereziko Gela LH 3 LH 4 LH 5 LH 6 Zereginen Ikaskuntzarako gela DBH 1. DBH 2.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.