Eskola, familia eta berdinen arteko bitartekotza

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeekin lanean diharduten irakasle eta beste gizarte eragile batzuei zuzenduriko Lantegia. Bitartekaritzaren oinarriak azaltzen dira, edozein esparrutan delarik ere (eskolakoa, familiakoa, berdinen artekoa) eta gai hauetan trebatzeko tresna sorta eskaintzen zaie parte hartzaileei, bai eta ikasi eta hausnarketarako tartea ere. Gai hauek jorratzen dira, besteak beste:

  • Gatazka haur eta nerabeekiko eguneroko harremanetan.
  • Nola bideratu gatazka: negoziazioa.
  • Bitartekaritza alternatiba gisa.

Baloreak

Sormena, Bakearen kultura, Erantzukizuna

Helburuak

  • Eskolako, familiako, eta berdinen arteko bitartekaritzaren oinarriak ezagutaraztea.
  • Familiako, eskolako eta berdinen arteko elkarbizitza eta komunikazioarekin lotutako alderdiak aztertzea.
  • Adingabeekin lan egiten duten irakasle eta beste gizarte eragileei etapa ebolutiboen ezaugarriak ezagutzen laguntzea, eta horien pertzepzio sozialean sakontzea.
  • Haur eta nerabeek dituzten balio positiboak ikusaraztea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: Zehazteko.
  • Ordutegia: Zehazteko.
  • Iraupena: Ordu eta erdiko 2 saio
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 18-20 pertsona
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Izena emateko fitxan, zentruak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten kopurua, sexua eta haien ikasleen ikasturtea ere.

Informazioa

  • Antolatzen du: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Izena:
  • Telefonoa: 945 161379
  • email: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Garapen pertsonala eta emozionala Guraso eskumenak Irakasleak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.