Izotz gaineko irristaketaren hastapena

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Izotz gainean irristatu eta oreka mantentzen ikasteko ariketa progresiboak. 3 saioko ikastaroak.

Baloreak

Bizi-kalitatea

Helburuak

  • Izotz gaineko irristaketa teknikak eta oreka mantentzen ikastea, Gorputz Hezkuntzaren arloaren curriculum helburuen barruan.

  • Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Baskoniaren Kirol Hiriko izotz-pista (BAKH)
  • Egutegia: 2025eko urriaren 30etik 2026ko maiatzaren 11era arte (3 egun jarraian egiten diren ikastaroak). Eskuragarri dauden datak pdf
  • Ordutegia: Hasteko bi ordutegi izango dira: 9:30ean eta 11:00etan
  • Iraupena: 80 minutuko hiru saio
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : Ikastaro bakoitzeko 45 pertsona
  • Ordainketa: Bai | Talde bakoitzeko 171,20 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da. Garraioren prezioa barne.
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Bai
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  • Izena ematea: izena emateko orria bete eta bidali.izena emateko orria bete eta bidali.Oharrak atalean idatzi HASTAPENA eta adierazi zikloa eta taldea.

  • Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzekotan. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.

  • Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.
  • Oharrak atalean ikasleen hezkuntza behar bereziak adierazi. Laguntza hezitzailea behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz. Segurtasun arrazoiengatik, gurpilun aulki elektrikoetan ibiltzen diren ikasleen parte hartzea ezin da bermatu.

  • Oharrak atalean ikasleen hezkuntza behar bereziak adierazi. Aparteko laguntza behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz.

Informazioa

  • Antolatzen du: Kirol Zerbitzua
  • Izena: Unai Lizaranzu Lasanta. Técnico de la Unidad de Programas
  • Telefonoa: 945 16 15 55
  • email: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
  • Antolatzailearen webgunea: https://www.vitoria-gasteiz.org/kirola

Filtroak

Gorputz hezkuntza eta kirola Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.