Eskaladaren hastapena. Bigarren Hezkuntza (DBH)

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Rokodromoko eskaladaren oinarriak ezagutzea eta praktikatzea. 3 SAIOKO ikastaroak (aste bakoitzeko saio bat).

Baloreak

Bizi-kalitatea

Helburuak

  • Eskaladaren oinarrizko teknikak ezagutu eta praktikatzea.

  • Segurtasun eta babes arauak ikasi eta aplikatzea.

  • Sasoi fisikoa hobetzea indarraren, iraupen gaitasunaren eta koordinazioaren alderdietan.

  • Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Ariznabarrako polikiroldegiko rokodromoan
  • Egutegia: Izena ematerakoan, ikastaroa zein egunetan eta ordutan emango den aukeratuko da. Hauek dira eskuragarri dauden datak eta ordutegiak. pdf
  • Ordutegia: Ikasturte bakoitzean hasteko hiru ordutegi ezarri dira: 9:30, 10:30 eta 11:30.
  • Iraupena: 60 minutuko hiru saio
  • Hizkuntza: Euskara-Gaztelania
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 25 pertsona gehienez
  • Ordainketa: Bai | Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 204,80euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da. Garraioren prezioa barne.
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Bai
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  • Garraioa eskatuz gero, rokodromoak kudeatzen dituen enpresa zentroarekin harremanetan jarriko da eskabidean sartzen den helbide elektronikoaren bidez, xehetasunak zehazteko.

  • Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.

  • "Oharrak" atalean, hezkuntza behar bereziko ikaslerik dagoen adierazi. Laguntza hezitzailea behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz.

  • Premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori izan ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura.

  • Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.

  • Beharrezkoa da kalean erabilzen ez diren kirol oinetakoak erabiltzea.

Informazioa

  • Antolatzen du: Kirol Zerbitzua
  • Izena: Unai Lizaranzu Lasanta. Técnico de la Unidad de Programas
  • Telefonoa: 945 16 15 55
  • email: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
  • Antolatzailearen webgunea: https://www.vitoria-gasteiz.org/kirola

Filtroak

Gorputz hezkuntza eta kirola Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.