Martxoak 3 Memoriala

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

1976ko martxoak 3ko gertaerak testuinguruan kokatu eta ezagutarazteko, egun hartan Gasteizen gertatutakoaren inguruan eztabaidatu eta hausnarketa kritiko bat egiteko asmoz Martxoak 3 elkarteak jarduera didaktiko hauek proposatzen ditu ikastetxeetan jorratzeko. Ikastetxe edo talde bakoitzak interesatzen zaizkion jarduerak egin ditzake (bat, bi ala hirurak).

  • Martxoak 3 memoriala, bisita: Zaramagako auzoan zehar gida batek lagundutako audiogidatutako bisita bat da. Martxoak 3ko gertaeran aipagarriak diren lekuetan zehar egiten den denboran bidaia da. M3M memorialak artea, kontakizuna, ahotsa, hitza, bideoartea eta instalakuntza artistikoak erabiltzen ditu Gasteizko Zaramaga auzoa memoriaren museo bihurtzeko, Txaro Arrázola, Marta Gil, Veronica Werckmeister, Sandra Santos eta Irantzu Lekue artisten lanekin. Bisitak 2 ordu irauten du eta Juan Ibarrondok idatzitako kontakizun dramatizatua entzuteko aukera ematen du . Informazio osagarria(Beste leiho batean irekiko da)
  • Solasaldia: Martxoak 3 Elkarteko jarduera didaktikoen arduradunak ikasleekin zuzenean hitz egiteko aukera izango du, baita aurreko jardueretan sortutako zalantzak argitzeko ere. Helburua honakoa da: iritziak elkartrukatu eta hausnarketa kritikoan sakontzea. Solasaldi horietan Martxoak 3 elkarteak eskura dituen ikus-entzunezko euskarriak erabiliko dira.
  • Unitate didaktikoak: DESKARGATU(Beste leiho batean irekiko da) 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertaera historikoa ikasgeletara hurbiltzen dute eta berau aztertzeaz gain, hatarago doan Euskal Herriko trantsizio prozesuaren garrantzia aztertu nahi dute, betiere oroimen historikoaren ikuspuntutik. Unitate Didaktikoak ikastetxeko irakaslegoak landu beharko ditu Martxoak 3 elkarteko jarduera didaktikoen arduradunaren aholkularitzarekin.

Baloreak

Gizalegea, Bakearen kultura, Identitatea

Helburuak

  • Estatu espainoleko eta Euskal Herriko trantsizioaren eta demokraziaren inguruan norberak dituen ideiak kritikoki eztabaidatu eta berrikustea.

  • 1976ko martxoaren 3ko gertaerak beren testuinguruan kokatzea eta demokraziarako trantsizio prozesuan jazotako gertaera historiko moduan identifikatzea.

  • Trantsizioaren prozesu nagusiak eta gertaera ezberdinen arteko erlazioa ulertzea eta haien zergaitiak eta testuinguru politiko hurbil eta/edo urrunetan dituzten eraginak aztertzea.

  • 1976ko martxoaren 3ko gertaeren inguruan hausnartzea.

  • Informazio historikoa bilatu, bildu eta lantzea.

  • Ikaslegoarengan talde lana sustatzea.

  • Bizikidetza, begirunea eta ikasleen garapen pertsonala bultzatzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Unitate Didaktikoak eta Solasaldia: ikastetxean bertan (proiektorea, ordenagailua eta soinua behar dira), Memorialera bisita: Zaramaga auzoan, Martxoak 3 elkarteko egoitzan hasi eta San Frantzisko elizan amaitzen da.
  • Egutegia: 2025/10/20tik, 2026/06/12ra
  • Ordutegia: Eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia
  • Iraupena: Unitate Didaktikoak: 2-5 saio, Memorialeri bisita: 2 ordu inguru eta Solasaldia: ordubete inguru
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 30
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Hartzaileak: DBHko 3. eta 4. mailetako eta DBHOko ikasleak, irakasleak, gurasoak eta beste talde batzuk.

Bisitarako taldeetan gehienez 30 pertsona eta gutxienez 10 pertsona izango dira. Ikastetxeetako taldeekin irakasle batek joan beharko du.

Parte hartzaile bakoitzak bere kaskoak ekarri beharko ditut.

Izen-emateak eskaintzen diren plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak taldeak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Antolatzen du: Martxoak 3 Elkartea
  • Laguntzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Izena: Servicio para la Convivencia y la Diversidad
  • Telefonoa: 945162623
  • email: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Bizikidetza eta aniztasuna Batxilergoa Herritarrak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gurasoak Beste hezkuntza mailak Irakasleak BATX 1. BATX 2. DBH 3. DBH 4. HELDUEN HEZKUNTZA IRAUNKORRA -HHI

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.