Animaliak eta pertsonak. Elkarbizitza eta osasuna.

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Ikastetxeetan lantzeko pentsatutako jarduera da, eta horretarako ikasleek eduki didaktikoa duten fitxak osatuko dituzte.

Irakasle arduradunak ikasgelan burutuko du jarduera.

Baloreak

Gizalegea, Prestakuntza, Erantzukizuna

Helburuak

  • Higiene-ohiturak hartzeko heziketa ematea, animalien eta pertsonen artean gaixotasunik kutsa ez dadin.

  • Konpainiako animaliak adoptatzerakoan arduraz jokatzeko, eta animalia horiek ez abandonatzeko jarrera sustatzea.

  • Animaliak bere ardurapean hartu dituenak izan beharreko oinarrizko jokabideak erakustea, animalien eta pertsonen arteko bizikidetza arazoak sor ez daitezen.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
  • Egutegia: 2025-2026 ikasturtea
  • Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : Gehienez 35
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Hirian hezi proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Material didaktikoak

 "Animaliak eta gizakiak: bizikidetza eta osasuna" heziketa-fitxak eta  "Animaliak eta gizakiak: bizikidetza eta osasuna" eskuliburua.

Informazioa

Filtroak

Osasunerako hezkuntza Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza LH 5 LH 6 DBH 1. DBH 2.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.