Kontzertua: Gure musika-tresna tradizionalak ezagutzea

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Kontzertuaren helburua euskal musika tradizionala modu dibertigarrian ezagutaraztea da, eta instrumentu tradizionalek musika herri musikarekin batera sor dezaketela erakustea. Horretarako, Gasteizko Udal Folklore Eskolak muntaia bat eskaintzen du, non hamaika musikari eta aktore bat behar diren taula gainean. Emanaldia istorio antzeztu baten inguruan antolatzen da, eta bertan txalaparta, alboka, txistu edo trikitixa bezalako instrumentuak deskubritzen dira.

Dramatizazioaren garapenean zehar, oso ezagunak diren beste abesti batzuk, Huntza euskal taldearen Aldapan Gora kasu, euskal instrumentu tradizionalekin interpretatzen dira herri musikako beste batzuekin batera – adibidez, baxu elektriko edo bateria bat –.

Baloreak

Sormena, Prestakuntza, Identitatea

Helburuak

  • Zuzeneko musikarekin gozatzea eta ikastea.
  • Euskal Herriko folklorea ezagutaraztea, musika-tresna, dantza eta herri-musikaren bitartez.
  • Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Lakua Gizarte-Etxea (Federico García Lorca Antzerkia)
  • Egutegia: urriak 13tik- 17ra
  • Ordutegia: 10:00etan /11:00etan
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 220
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Bai

Oharrak

 

  • Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
  • Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Hirian Hezi proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.

Material didaktikoak

Informazioa

  • Antolatzen du: Hezkuntza Zerbitzua
  • Izena: Nagore Mtz. de Murguia
  • Telefonoa: 945 16 16 16 - 6539
  • email: nmdemurguia@vitoria-gasteiz.org
  • Antolatzailearen webgunea: https://www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza

Filtroak

Artearen eta ikus-entzunezkoen alorreko hezkuntza Lehen Hezkuntza LH 2

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.