Hiretu Hiria - Gazteak hiria eraikiz

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Gazteen artean partaidetza modu praktiko eta aktiboan sustatzea xede duen hezkuntza-programa da Hiretu Hiria.

Taldeka gazteek euren inguruko errealitatea aztertzen dute, dinamizatutako 9 lan-saioetan. Gai zehatz bat aukeratu, eta hobekuntza edo aldaketa proposamenak lantzen dira. Gai bakoitzean sakontzeko, adituekin elkarrizketak egiten dira.

Prozesuaren erdialdean, urte hasieran, ideiak elkar-trukatzeko bilera bat egiten da talde parte-hartzaile bakoitzeko ordezkariekin, talde bakoitzaren proposamena ekarpen desberdinekin janzteko.

Proposamen guztiak Hiretu Hiria galan aurkezten dira (apirilean). Galaren aurreko asteetan, aurkeztutako proposamenen herri bozketa egiten da. Bozka gehien jasotzen dituen proposamenaren egileek Hiretu Hiria saria irabazten dute (egunpasa bat taldean).

Era berean, proposamenen balorazio teknikoa egiten da egingarritasuna zehazteko, eta egingarrien artean onenak hautatzen dira (Hobetuz Gazte saria). Hauei Gasteiz Hobetuzeko udal aurrekontua esleitzen zaie (100.000 € ikasturte bakoitzeko) egikaritu daitezen.

Baloreak

Identitatea, Parte hartzea, Erantzukizuna

Helburuak

  • Gazteak gaituko dituen proiektu bat aurrera eramatea, gizartean pertsona aktibo eta solidario gisa txerta daitezen.
  • Gazteak herritar arduratsu eta aktiboak izateko motibatzea eta heztea.
  • Gazteei eta gizarteari, oro har, prozesuaren eta honen emaitzen berri ematea.
  • Gehien bozkatutako egitasmoan sakontzen jarraitzea, eta ahal dela egikaritzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Gazte-talde parte hartzaile bakoitzaren araberako espazioak (eskolako gela, aisialdi taldeko egoitza edo gazte taldearen espazio naturala). Behar izatekotan, proposamenak borobiltzeko kale ekintzak egingo dira.
  • Egutegia: Parte hartze duen gazte talde bakoitzarekin adostu beharrekoa, urritik martxora bitartean (amaierako gala apirilean).
  • Ordutegia: Eskolen kasuan eskola orduen barruan. Beste taldeen kasuan eskola ordutegitik kanpo.
  • Iraupena: 50 minutuko lan-saioak (guztira 9 saio).
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : Eskolen kasuan gehienez ikastaldea, bestelako kasuetan 20 pertsona.
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

  • Hartzaileak: 14 eta 18 urte bitarteko gazteak.
  • Taldeka hartzen da parte: klaseko taldeak, aisialdikoak edota bestelako gazte taldeak (kirol-taldeak, jarduera artistikoekin harremandutakoak, kuadrillak...).
  • Eskolen kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergoa) eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek har dezakete parte.
  • Parte hartzeko betebeharrak eskola bat bazara: Eman izena online 
  • Parte hartzeko betebeharrak aisialdi taldea edo beste motatako gazte taldea bazara: Idatzi hiretuhiriavg@gmail.com helbidera. Ez zehaztu saioen data zehatzik. Zuekin harremanetan jarriko gara saioen egutegi pertsonalizatua egiteko.
  • Eskola edo aisialdi/gazte talde bakoitzetik lau talde onartuko dira, salbuespenak salbuespen.
  • Ezingo dira bi klase talde batean batu.
  • Talde parte-hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 19an baieztatuko da.
  • Nahitaezkoa izango da talde bakoitzaren ardura duten irakasleak/begiraleak saioetan parte hartzea.
  • Ikasturtearen hasieran eskola/aisialdi talde bakoitzaren arduradunekin informazio bilera bat egingo da. Bertan parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Ezinezkoa suertatzekotan, taldearen ardura izango duen pertsonari informazioa behar bezala helarazi beharko zaio.
  • Antolakuntzak harreman zuzena izango du talde bakoitzaren arduradunarekin, komunikaziorik eraginkorrena bermatzeko.
  • Behin dinamika hasita, zehaztutako egutegian aldaketarik egin behar izatekotan, 5 eguneko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dira. Horrela egin ezean saio hori galdutzat emango da.
  • Hiretu Hiria saria irabazten duen taldearen eskolak edo aisialdi taldeak txangoa ahalbidetzeko konpromisoa hartuko du.
  • Zehaztutako parte-hartze arauak ez betetzeak taldea programatik kanpo geratzea suposa dezake.

Informazioa

Filtroak

Herritarren partaidetzarako hezkuntza Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza BATX 1. BATX 2. DBH 3. DBH 4.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.