Jar zaitez haien lekuan, jolasten

Sarbidea

Izena eman online

Deskribapena

Ipuin-kontaketa eta lantegi ludiko-kooperatiboa.

Bi fabula, bi protagonista eta animalia asko dira lantegi honen oinarria, koloretako marrazkiez lagunduta, non ikasleak istorioaren benetako protagonistak dira. Gizakien ezaugarriak dituzten bi animaliek (galeper migratzaile ausarta eta ezberdina den sorgin-orratza) zailtasunez betetako bidea igaroko dute eta beren ahaleginari eta beste animalia batzuen laguntzari esker aurrera egingo dute. Modu ludikoan idatzitako istorioen bitartez, pertsonen aniztasunarekiko enpatia bultzatuko da.

Bi ipuinak kontatzean, panpinen laguntza izango dugu, istorioak osatzen eta aberasten. Jarraian, ikasleek kontakizun hauen antzerkia egingo dute. Horrela, pertsonaien egoerak eta emozioak sentitzeko aukera izango dute eta bere garapenak bizi.

 Azkenik, zirkuluan, espazio bat sortuko da ikasleek beren inpresioak eta sentimenduak partekatzeko eta harremanetan sortzen diren gatazka-egoerak plazaratzeko. Hortik, elkarbizitza hobetzeko aukerak planteatu ahal izango ditugu.

Baloreak

Gizalegea, Ekitatea, Barne hartzea

Helburuak

  • Enpatia garatzea.

  • Gatazken kudeaketa elkarbizitzaren alde egiteko.

  • Pertsonen aniztasuna balioa jarri.

  • Elkarlaguntza eta talde-lana sustatzea.

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 - 2026
  • Lekua: Jarduera ikastetxean bertan egingo da, antzerkia egiteko eta borobilean eseri ahal izateko espazioa duen gela batean.
  • Egutegia: 2025/10/20tik, 2026/06/12ra.
  • Ordutegia: Eskaera onartu ondoren, egutegia eta ordutegia ikastetxearekin adostuko dira.
  • Iraupena: Ordu eta erdiko saio bat.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 30
  • Ordainketa: Ez
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

Oharrak

Hartzaileak: LH 2. mailako ikasleak.

Saioak egiteko areto zabala behar da.

Saioa egiten den bitartean gelan irakaslea egotea ezinbestekoa da.

Izena-emateak eskainitako plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak taldeak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatu beharko dute jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Antolatzen du: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Izena: Servicio para la Convivencia y la Diversidad
  • Telefonoa: 945162623
  • email: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Filtroak

Bizikidetza eta aniztasuna Lehen Hezkuntza LH 2

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.