Baso produktibitatea

Deskribapena

1992an balioztatutako baso produktibitatea. Datuak PDF eta SHP (7Z artxiboa) formatuetan eskeintzen dira. Baso produktibitatea basotik atera daitekeen egur produkzio handiena dela esan daiteke, hazkunde handiena duen eta inguruarekin bat datorren espezia erabiliz. Produkzio maximo hori faktore ekologikoek mugatzen dute, eta ez dago basoetan egiten den giza kudeaketaren menpe. Hala ere, azken hori da benetazko produktibitatea definitzen duena. Horrela, era naturalean leheneratu diren eta zainketa kulturalik (ureztatzeak, ongarriketak..) izan ez dituzten basoetan, egur produkzioak inguru abiotikoaren menpeko maximoa izango du, clima eta lurzoruaren menpekoa batez ere.

Identifikazio-datuak

  • Eguneratze-maiztasuna: Eskearen arabera
  • Azken eguneratze data: 2017/04/11

Datuen artxiboa

Berrerabiltzeko baldintzak

  • CC BY 4.0 lizentzia (nazioartekoa): Obraren edozein ustiapen baimentzen da, helburu komertziala dutenak barne, baita obra eratorriak sortzea ere, eta horien banaketa ere baimenduta dago, inolako murrizketarik gabe.

Filtroak

Ingurumena Basogintza Mapak eta kartografia

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.