Tokiko gobernu-batzordea

  • 2023/09/21
  • 08:20

Tokiko gobernu-batzordea 2023/09/21(e)an egin da

Aparteko eta premiazko bilkura.

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. Aparteko bilkura egiteko premiaz erabakitzea.

KIROLAREN, OSASUNAREN ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAREN SAILA

  1. (2023/CO_ASER/0103) Auzoetako pilotalekuen eta Olaranbe kirol zentroaren kontrol integrala eta garbiketa kontratatzeko dosierra onestea (2024). 659.279,18 euro.

EKONOMIA SUSTAPENAREN, ENPLEGUAREN, MERKATARITZAREN ETA TURISMOAREN SAILA

  1. Basaldea enpresa-mintegiko 9. lursaila eta 2. berotegia Z.M.L. jaunari esleitzea; 8. lursaila eta 3. berotegia A. T.P.G. jaunari eta B.H.E. andreari esleitzea, eta O.B.L. jaunak egindako eskaera ukatzea.
  2. Basaldea enpresa mintegiko 5. lursailerako eta 1. berotegirako baimena amaitzea, eta jabari publiko horren emakida ematea Euskadiko Hazien Sareari.
  3. Basaldea enpresa mintegiko 3. lursailerako eta 8. berotegirako baimena amaitzea, eta jabari publiko horren emakida ematea J.A.Z jaunari.
  4. Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko uztailaren 28an hartutako erabakiaren kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ebaztea. Errekurtso hori Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegian nekazaritza erabilerako landa lursailak erabiltzen uzteko deialdiari buruzkoa da.

OGASUN SAILA

  1. Konpromiso-kredituak sortzea Zaramaga auzoa birgaitzeko plan integralarekin lotutako jarduketak garatzeko. 11.604.420,27 euro.
  2. Konpromiso-kreditua sortzea, Principal Antzokia eraberritzeko. 11.700.000,00 euro.
  3. Konpromiso-kreditua sortzea, TUVISAk % 100 elektrikoak diren autobusak erosteko. 8.000.000,00 euro.

TOKIKO GOBERNU BATZARRARI LAGUNTZEKO ORGANOA

  1. Gasteizko Udalak GILSA eta BIC ARABA kanpo erakundeetan izango dituen ordezkariak izendatzea.

Vitoria-Gasteizen,2023ko irailaren 20an

BATZARBURUA

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.