Espazio Publikoaren, Auzoen, Mugikortasunaren eta Tafikoaren Batzordea

  • 2023/12/13
  • 09:00

Espazio Publikoaren, Auzoen, Mugikortasunaren eta Tafikoaren Batzordea 2023/12/13(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2023ko azaroaren 29an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.

Herritarren partaidetza

  1. Herritarren txanda, LANDAZURI KULTUR ELKARTEAk 2023ko azaroaren 23an eskatua. Herrandarren kaleko obrak direla eta, dokumentuetan jasota gera dadin kale horretan jarri zela Vasco-Navarro trenbidearen geltoki nagusia, eta horren sustatzaileei omenaldia egitea eskatzeko.
  2. JUDIMENDIKOAK AUZO ELKARTEAk eskatutako herritarren txanda, 2023ko azaroaren 29an aurkeztua. Urriaren Hamabiaren kaleko espaloien eta Judimendi auzoko beste kale batzuen egoera berrikusteko eta hobetzeko.

Eztabaidatzekoak

  1. Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzuaren kontrolpean gauzatzen ari diren obren egoera, 2023ko azaroaren 30ean.

Kontrol jarduera

  1. EH BILDU GASTEIZ udal-taldearen eskea, 2023ko azaroaren 29an aurkeztua, Aldabe inguruan, gutxienez, bizikleta-lonja bat ireki dadin.
  2. EH BILDU GASTEIZ udal-taldearen eskea, 2023ko azaroaren 29an aurkeztua, Zumabide pasealekuaren, Zumakadi ibilbidearen eta Domingo Martinez de Aragon kalearen artean dagoen parkea behar bezala mantentzeko eta eguneratzeko.
  3. ELKARREKIN udal-taldearen galdera, 2023ko azaroaren 29an aurkeztua, TUVISAk abenduaren 19rako eta 21erako deitutako grebari eta lan-etenaldiei buruz.
  4. ELKARREKIN taldearen galdera, 2023ko azaroaren 29an aurkeztua, Gasteizen emisio gutxiko eremuak ezartzeko lehenengo faseari buruz.
  5. PARTIDO POPULAR udal-taldearen galdera, 2023ko azaroaren 30ean aurkeztua, TUVISA autobusetan patineteekin sartzeari buruz.
  6. PARTIDO POPULAR udal-taldearen galdera, 2023ko azaroaren 30ean aurkeztua, udal-gobernuak TUVISAko langileek deitutako lan-etenaldien inguruan hartuko dituen neurriei buruz.
  1. GALDE ESKEAK: 3. txanda.- EH BILDU GASTEIZ / ELKARREKIN / PP.

Vitoria-Gasteizen,2023ko abenduaren 1ean

BATZORDEBURUA,

Izp.:Pascual Borja Borja

GAI-ZERRENDATIK KANPO

  1. Hasierako onarpena ematea, Izaera Urbanoko bide publikoetako erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta segurtasuna arautzen dituen udal ordenantzaren lege-aipamenak eguneratzekoari, bai eta hari atxikitako arau-haueste eta isunen taula erantsia ere.

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.