Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2022/06/24, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2022/06/24(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2022ko ekainaren 17an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
  1. Ebaztea gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuetarako dirulaguntzak emateko deialdia (2022). 30.000,00 euro.
  2. Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekiko lankidetza-hitzarmena, Gasteiz udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorreko langileek euskara ikastea sustatzeko (2022-2023 ikasturtea). 10.500,00 euro.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. Baser Comercializadora de Referencia SA eta EDP Clientes SA enpresek hainbat udal eraikinetako gas-kontsumoagatik jaulkitako zenbait faktura (2022ko urtarriletik apirilera artekoak) baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez direlako. 2.150,68 euro.
  2. EDP CLientes SAU enpresak udalaren hainbat udal eraikinetako gas-kontsumoagatik jaulkitako hainbat faktura (2022ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 16ra artekoak) baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez direlako. 12.274,35 euro.
  3. Curenergía Comercializadora S.A enpresak jaulkitako hainbat faktura –2022/449644 eta 2022/467658, 2022ko otsailaren 26tik maiatzaren 21era artekoak– baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez zirenez gero. Kontzeptua: udalaren hainbat eraikinetako energia elektrikoa hornitzea, 10 kws-etik beherako kontratuetan. 26.278,27 euro.
  4. Montajes y Mantenimientos del Norte SL enpresak Gamarrako kirol instalazioetako jolas-eremuetan egindako lanengatik jaulkitako 2022/456687 faktura (2022ko maiatzekoa) baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez delako. 9.558,24 euro.
  5. (2019/CO_ASER/0025) Ibaiondoko gizarte-etxeko garbiketa integraleko zerbitzuaren kontratuaren bigarren luzapena. 397.045,92 euro.
HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
  1. (2022/CO_ASER/0028) Gasteiztxo hezkuntza-programarako laguntza teknikorako kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea (2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteak). 279.532,00 euro.
  2. Arabako Argazkilarien Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, kultur jarduerak egiteko. 8.000,00 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2022/EU_SOBR/0024) Gasteizko Erdi Aroko hirigunea eta XIX. mendeko zabalgunea edertzeko eta hobetzeko lanak –altzariak kendu edo aldatuta– kontratatzeko dosierra onestea. 112.572,57 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. ASCUDEAN- Laguntza behar duten adineko pertsonak zaintzen dituzten senitartekoen Arabako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, laguntza behar duten adinekoak zaintzen dituzten pertsonen osasuna sustatzeko programarako eta sentsibilizazio, hedapen, aisialdi eta atsedenaldirako programarako. 70.397,57 euro.
  2. MAP (Vivir con voz propia” elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, “Gasteiz, auzo bihozbera” programa garatzeko, 2022ko ekainetik abendura bitartean. 15.000,00 euro.
  3. Arabako Elikagaien Bankuarekiko lankidetza-hitzarmena, ahuldade bereziko egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko. 12.000,00 euro.
  4. Garapenean laguntzeko proiektuetarako dirulaguntzak emateko hirugarren deialdia. 1.356.670,00 euro.
  5. 2022an Gasteizen proiektu sozialak gauzatzeko dirulaguntzak emateko deialdia ebaztea. 124.954,38 euro.
  6. (2021/CO_ASER/0066) Udalerrian "Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz” programako kontratua luzatzea. 25.319,25 euro.
OGASUN SAILA
  1. Lau etxebizitza udal programetarako alokairuan hartzeko kontratua berritzea.
  2. Pablo Picasso kaleko 22.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  3. Joan II.aren kaleko 30.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  4. Antonio Amat Maiz 2.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  5. Zuhatzuko 53. sektoreko C1 lursailari dagokion erregistro-funtsa lehiaketa bidez besterentzeko dosierra abiaraztea eta lehiaketa-deialdia egitea.
  6. Gasteizko Mendiolako 40. sektoreko RU-16 lursailari dagokion erregistro-funtsa lehiaketa bidez besterentzeko dosierra abiaraztea eta lehiaketa-deialdia egitea.
  7. Gasteizko Lasarteko 39-A sektoreko RE-10 lursailari dagokion erregistro-funtsa lizitazio bidez besterentzeko dosierra abiaraztea eta lehiaketa-deialdia egitea.
  8. Gasteizko 2. “Ehari Mendebaldeko Zabalgunea” 2. BBPBan (lehengo 4. sektorea) RU- 19.5 lursailari dagokion erregistro-funtsa lehiaketa bidez besterentzeko dosierra abiaraztea eta lehiaketa-deialdia egitea.
  9. Gasteizko 2. “Ehari Mendebaldeko Zabalgunea” 2. BBPBan (lehengo 4. sektorea) RU- 19.6 lursailari dagokion erregistro-funtsa lehiaketa bidez besterentzeko dosierra abiaraztea eta lehiaketa-deialdia egitea.
  10. 17. sektoreko hitzarmen-batzarraren 2022ko martxoaren 22ko erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtso ebaztea, zein “extracto Ronda Sur” 17. sektorea urbanizatzeko obren zuzendaritza, ikuskaritza, gainbegiratze eta segurtasun eta osasunaren koordinazioa kontratatzeari buruzkoa baita.
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
  1. (2022/CO_NSER/0020) FesTVal 2022 jaialdiaren XIV. edizioaren publizitate-babesaren kontratazio-dosierra onestea. 190.000,00 euro.
GIZA BALIABIDEEN SAILA
  1. Udaleko hainbat sailetako lanpostu-zerrenda eta administrazio atalak aldatzea.
  2. Herritarren Segurtasunaren Saileko Udaltzaingo Zerbitzuko lanpostu-zerrenda aldatzea eta administrazio-unitatea aldatzea.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. (2022/CO_ASER/0058). Gasteizen bilketa pneumatikoaren sistema onik zaintzeko eta bilketa lana egiteko zerbitzua kontratatzeko dosierra onestea. 6.036.527,20 euro.
  2. Ecoembalajes España SA (Ecoembes) enpresarekiko lankidetza-hitzarmena, errefusa tratatzeko lantegian ontzi arinak, papera eta kartoia berreskuratzeko.
  3. Gasteizko Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzea, eta Gazteluko kontzejuarekiko lankidetza-hitzarmena, urbanizazio lanen lehen faserako. 98.595,27 euro.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 166/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).

Vitoria-Gasteizen,2022ko ekainaren 22an

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
    1. (2022/CO_ASER/0009) Hirira datozen famatu, kazetari eta bidaia-blogen egileei laguntzeko eta hirian zehar bisita gidatu ofizialak egiteko zerbitzurako kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 1. multzoa.- Ondare historikoko bisita gidatuen zerbitzu ofiziala 30.000,00 euro.
    2. (2022/CO_ASER/0009) Hirira datozen famatu, kazetari eta bidaia-blogen egileei laguntzeko eta hirian zehar bisita gidatu ofizialak egiteko zerbitzurako kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 3. multzoa (Ingurumen-bisita aktibo edo osasungarrien zerbitzu ofiziala). 15.000,00 euro.
    3. LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
      1. Gasteizko udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean xedapen-aldaketa egiteko proiektua onestea, lehendik dauden eraikinen kanpoko aldeetan bizitzeko moduko espazioak egitea ahalbidetzeko.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.