Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2022/06/10, hasiera ordua: 08:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2022/06/10(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2022ko ekainaren 3an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
  1. (2022/CO_NSER/0015) Gasteizko Ironman probaren publizitate-babesaren kontratua esleitzea (2022). 125.000,00 euro.
  2. (20227CO_ASER/0060) Gazteei sexualitateari buruzko informazioa emateko Asexoria zerbitzua kontratatzeko dosierra onestea. 123.824,96 euro.
  3. (2022/CO_ASER/0061) Gazteei aholkularitza psikologiko emateko Psicoasesoria zerbitzua kontratatzeko dosierra onestea. 148.759,84 euro.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. (2022/CO_SOBR/0017) Ibaiondoko gizarte-etxeko estalkia konpontzeko kontratazio-dosierra onestea. 461.797,44 euro.
KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
  1. ASAJER- errehabilitazioan ari diren Arabako Jokalarien elkartearekiko lankidetza hitzarmena, joko-zaletasunen inguruko argibide, prebentzio eta orientaziorako programa eta zerbitzuak garatzeko. 20.604,00 euro.
  2. ASAJER- Errehabilitazioan ari diren Arabako Jokalarien Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, ume, nerabe eta gazteentzako zorizko joko eta teknologia berriei buruzko aholkularitza zerbitzurako. 29.886,00 euro.
  3. Bioaraba - Osasun Ikerketarako Institutuarekiko lankidetza-hitzarmena aldatzea, hirian loaren inguruko ikerketa-proiektua gauzatzeko (Sleep Smart City Vitoria-Gasteiz). 10.000,00 euro.
HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
  1. Urrezko Zeledonen Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, kultur jarduerak egiteko. 9.000,00 euro.
  2. Artium Fundazioari aurrekontu-transferentzia egitea. 120.000,00 euro.
  3. Valentin de Foronda Gizarte Historiako Unibertsitate Institutuari aurrekontu-transferentzia egitea (2022. urtea). 12.000,00 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2022/CO_AOBR/0001) Berroztegietan eguzki-argiztapena instalatzeko kontratua esleitzea. 77.886,97 euro.
  2. (2022/CO_AOBR/0002) Andre Maria Zuriaren plazako argiteria publikoa berritzeko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 260.389,52 euro.
  3. (2021/CO_AOBR/0020) Gasteizko Errege atea eraberritzeko kontratua esleitzea. 1.231.650,65 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. (2022/CO_ASUM/0007) Esleitu gabe uztea norberaren babeserako materiala hornitzeko kontratua. 117.258,00 euro.
OGASUN SAILA
  1. Udalaren jabari publikoaren hogeita bat zatiren erabilera pribatiboa emateko deialdia, hiriko hainbat gunetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko lekuak jarri, mantendu eta ustiatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
  1. Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekiko lankidetza hitzarmena, turismoa sustatzeko nazioarteko kanpaina baterako. 20.000,00 euro.
  2. Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekiko lankidetza-hitzarmena (2022. urtea). 10.000,00 euro.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. (2018/CO_ASER/0074) Hondakin-bilketa pneumatikoaren sistemako bilketa- eta mantentze- zerbitzuaren –zentralen kudeaketa energetikoa barne– kontratuaren kontra aurkeztutako alegazioak ebaztea. 1. multzoa.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 157/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  2. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 163/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  3. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 125/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
  4. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 346/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

Vitoria-Gasteizen,2022ko ekainaren 8an

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
    1. (2022/CO_SOBR/0002). Suhiltzaileen etxeko estalkia berritzeko kontratua esleitzea. 171.489,27 euro.
    2. KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
      1. (2022/CO_ASER/0029) Kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea Gasteizko Udalaren rokodromoen eta eskalada-jardueren zerbitzu integraleko kontraturako. 577.629,95 euro.
      2. (2022/CO_ASER/0059) Gasteizko Udalaren Animaliak Babesteko Zentroko instalazioak eraberritu bitartean bertako animaliei ostatu emateko kontratazio-dosierra onestea. 86.820,89 euro.
      3. MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
        1. Estacionamiento y Servicios S.A.U. enpresak jaulkitako hainbat faktura (10022571, 10001692, 10003160, 10004703 eta 10007046, 2021eko abendutik 2022ko apirilera artekoak, hurrenez hurren) eremu judizialetik kanpo ontzat ematea. Kontzeptua: Gasteizko TAO . 82.973,01 euro.
        2. Mobility Lab fundazioari ekarpena egitea. 30.000,00 euro.
        3. GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
          1. (2022/CO_SOBR/0020) BIZAN INFO udal bulegoa –adinekoei informazioa eta arreta emateko dena– eraberritzeko eta egokitzeko kontratazio-dosierra onestea. 134.898,91 euro.
          2. (2021/CO_AOBR/0015) Lokal bat eguneko arreta-zentrorako egokitzeko kontratua aldatzea (bigarren fasea). 50.629,33 euro.
          3. HERRITARREN PARTAIDETZA, GARDENTASUNA ETA GIZARTE ETXEEN SAILA
            1. (2022/CO_ASER/0005) Herritarrei hainbat bidetatik laguntzeko zerbitzua (010, herritarrei laguntzeko bulegoa eta arreta telematikoa) emateko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 1.785.000,00 euro.
            2. LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
              1. Gasteizko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea, eta Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko isolamendu akustikoa hobetzeko lanak finantzatzeko 2022ko dirulaguntza-deialdia onestea 800.000,00 euro.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.