Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2022/06/03, hasiera ordua: 08:30
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2022/06/03(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2022ko maiatzaren 27an eta 30ean egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
  1. (2021/CO_ASER/0100) Berdeguneak onik zaintzeko, eta udalaren futbol zelaiak eta bolatokiak ireki, itxi, zaindu eta garbitzeko kontratuko urtez urteko zenbatekoak doitzea. 2. multzoa. 825.960,52 euro.
  2. Asafes - Buruko gaixotasuna duten pertsona eta horien familiarekiko elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, osasun mentalari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-programa egiteko. 5.613,32 euro.
  3. JEIKI Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena, Hazgarri programarako (prebentzio eta esku-hartze psikologiko eta psiko-hezitzailerako programa, nerabeentzat eta horien familientzat). 48.038,94 euro.
  4. Jeiki fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena, adikzioek (substantziadun nahiz gabeek) eragindako arazoak dituzten pertsonak gizarteratzeko programa garatzeko. 98.375,94 euro.
HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
  1. Santa Maria Katedrala Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena, Gasteizko Santa Maria Katedralaren transeptuko estalkiak berritzeko obrak egiteko. 120.000,00 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2021/CO_ASER/0104) Gasteizko espazio publikoko iturri apaingarriak garbitu, onik zaindu eta kontrol-sanitarioa egiteko kontratuko urtez urteko zenbatekoak doitzea. 263.799,99 euro.
  2. Endesa Energia SAU enpresak 2022ko urtarriletik apirilera bitartean jaulkitako fakturak baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez direlako. Kontzeptua: Gasteizen 10 kw-etik gorako energia elektrikoa hornitzea. 3.041.315,11 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. (2022/CO_ASER/0053) Gizartetik baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak kudeatzeko programa kontratatzeko dosierra onestea. 1.143.500,00 euro.
OGASUN SAILA
  1. Gabriel Martínez de Aragón Urbiztondo kaleko 13.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  2. San Martineko udal bulegoetarako eraikin berriko aparkalekuko tarifak eta errenta berraztertzea.
  3. (2021/CO_ASUM/0019). Hogeita hamar ekipo multifuntzio (inprimagailua, kopiagailua, eskanerra, faxa...) Gasteizko udalaren hainbat zerbitzutarako errentan hartzeko kontratua esleitzea. 175.067,40 euro.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 132/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  2. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 135/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
  3. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 165/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
TOKIKO GOBERNU BATZARRARI LAGUNTZEKO ORGANOA
  1. Gasteizko udalaren ordezko ordezkaria izendatzea, Garoñako zentral nuklearra eraisteko prozesuaren jarraipena egiteko erakundeen arteko batzorderako.

Vitoria-Gasteizen,2022ko ekainaren 1ean

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
    1. Lanbide Heziketa Bultzatu eta Garatzeko Partzuergoaren aldeko transferentzia. 124.252,42 euro.
    2. (2022/CO_NSER/0011) Gasteizko Azkena Rock Jaialdiaren 2022ko edizioaren babes-kontratua esleitzea. 379.999,89 euro.
    3. TOKIKO GOBERNU BATZARRARI LAGUNTZEKO ORGANOA
      1. Gasteizko udalaren ordezkaria izendatzea erregulazioa hobetzeko tokiko batzorderako.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.