Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2022/05/27, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2022/05/27(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2022ko maiatzaren 20an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
  1. (2022/CO_NSER/0015) Gasteizko 2022ko Iron Man probaren publizitate-babesa kontratatzeko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 125.000,00 euro.
  2. (2019/CO_ASER/0035) Bizikidetza Behatokiaren idazkaritza teknikoko kontratuaren bigarren luzapena. 65.000,00 euro.
  3. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena, 2022an Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko udako ikastaroak egiteko 30.000,00 euro.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. (2022/CO_SOBR/0001) Jose Erbina kaleko eraikin bat udaltzaingoaren bulego izateko egokitzeko obren kontratazio-dosierra onestea. 416.992,09 euro.
  2. EDP CLientes SAU enpresak udalaren hainbat udal eraikinetako gas-kontsumoagatik jaulkitako hainbat faktura (2022ko urtarrilaren 12tik apirilaren 29ra artekoak) baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez direlako. 48.124,56 euro.
  3. Baser Comercializadora de Referencia SA eta EDP Clientes SA enpresek hainbat udal eraikinetako gas-kontsumoagatik jaulkitako zenbait faktura (2022ko urtarriletik martxora artekoak) baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez direlako. 3.248,69 euro.
KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
  1. AECC-Minbiziaren aurkako Espainiako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Gasteizko ikasleen artean minbizia prebenitzeko programa bat egiteko. 390,00 euro.
  2. Arabako Gurutze Gorriarekiko lankidetza-hitzarmena, Gasteizko ikastetxeetan "Oinarrizko bizi euskarriari eta BBBri buruzko prestakuntza lantegiak" programa egiteko. 3.082,51 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2021/CO_ASER/0113) Gasteizko hiriguneetan izurrien kudeaketa integratuko lanak egiteko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 27.000,00 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. (2021/CO_AOBR/0015) Lokal bat eguneko arreta-zentrorako egokitzeko epea luzatzea (bigarren fasea).
  2. (2019/CO_ASER/0034) Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko adinekoentzako zainpeko apartamentuak, eguneko Arreta Zerbitzua eta jantokia kudeatzeko kontratuaren bigarren luzapena. 543.920,00 euro.
  3. Arabako Abokatuen Elkargoarekiko lankidetza-hitzarmena, adinekoei, etxeko zaintzaileei eta Udalaren gizarte-zerbitzuetako profesionalei aholkularitza juridikoa emateko proiektua garatzeko (2022). 10.000,00 euro.
OGASUN SAILA
  1. Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 25ean hartutako erabakia zuzentzea, zein 21 Zabalguneko kapital-murrizketaren ondoriozko ondasunak eskuratzeko eta ondasunak entregatzeko dosierraren ebazpenari buruzkoa baita.
  2. Ozeano Atlantikoaren 5.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
HERRITARREN PARTAIDETZA, GARDENTASUNA ETA GIZARTE ETXEEN SAILA
  1. (2019/CO_ASUM/0009) 12 izapidetze-bulego elektroniko alokatu, mantendu eta eguneratzeko kontratua luzatzea. 122.403,63 euro.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. (2022/EU_SSUM/0020) Gasteizko Azoka plazako eraikinerako eguzki-instalazio fotovoltaikoa hornitzeko kontratazio-dosierra onestea. 136.518,00 euro.
  2. 2022an Gasteizko udalerriko menpeko toki-erakundeen jabegoko ekipamenduetako eraberritze-obrak finantzatzeko dirulaguntza-deialdia onestea. 40.000,00 euro.
  3. ENVISER Servicios Medioambientales SAU eta ONAINDIA Obras Públicas SA enpresek hustubideak garbitzeagatik jaulkitako fakturak –1003352100008, 1003352V2200001 eta S20175 zenbakidunak, 2021eko azaro eta abendukoak eta 2022ko urtarrilekoak) baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez direlako. 17.926,90 euro.
  4. Gasteizko Udala tokiko ekintza jasangarria eta tokiko 2030 Agenda Euskadin sustatzeko akordioari atxikitzea. Udalsarea 2030 – udalerri jasangarrien euskal sarea– berritzea.
  5. Manuel Iradier kaleko 5.eko eraikinaren babes-erregimena aldatzeko katalogoaren aldakuntza-proiektua onestea.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 137/22 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).

Vitoria-Gasteizen,2022ko maiatzaren 25ean

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
    1. Gasteizko udala Arabako Foru Aldundiaren “energia elektrikoa hornitzeko esparru-akordioa “ lizitazio-prozedurari atxikitzea.
    2. MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
      1. (2022/EU_ASER/0045) Tuvisaren mugikortasun elektrikoko zentroa handitzeko obren zuzendaritza fakultatiboa eta ingurumen zuzendaritza kontratatzeko dosierra onestea (karga-unitate funtzionala, 2. fasea) 327.910,00 euro.
      2. OGASUN SAILA
        1. (2021/CO_ASUM/0015) Gasteizko Udaleko Udaltzaingoa alokairu sistema bidez 15 ibilgailuz hornitzeko kontraturako kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 1. multzoa (manpara duten 7 ibilgailu, turismo motako hibridoak (SUV) , entxufatzen ez direnak, 5 lekukoak, errotulatuta). 376.320,00 euro.
        2. (2021/CO_ASUM/0015) Gasteizko Udaleko Udaltzaingoa alokairu sistema bidez 15 ibilgailuz hornitzeko kontraturako kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 2. multzoa (manpara gabeko 7 ibilgailu, turismo elektriko motakoak (SUV), 5 lekukoak, errotulatuta). 87.200,00 euro.
        3. Gasteizko Udala, oro har, Arabako Foru Kontratazio Zentralari atxikitzea, eta Arabako Foru Aldundiarekiko hitzarmena, erosketa sistema zentralizatuari atxikitzeko.
        4. EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
          1. Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialarekiko lankidetza-hitzarmena, 2022ko “Euskadi Bono Comercio-Euskadi Bonodenda” programa gauzatzeko. 75.000,00 euro.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.