Iparralde Auzogunea

Noiz
Eguna: 2021/11/16, hasiera ordua: 18:00
Deskribapena

Iparralde Auzogunea

Iparralde Auzogunea 2021/11/16(e)an egingo da

Egite-lekua: Iparralde gizarte etxea

Gai zerrenda erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. Auzogunerako ORDEZKARIA aurkezteko eta hautatzeko proposamena.
Informazioa ematea
  1. 21 Zabalguneari eskatu zaio: 1- Vitoria-Gasteizko HIRI BIRGAITZE eta Berroneratze Plan Nagusiaren berri ematea. 2- Planak nola eta noiz eragin edo eragingo dien Zaramaga eta Aranbizkarreko auzoei. 3- Zonaldea (Zaramaga-Aranbizkarra) birgaitzeko proiekturen bat egitea aurreikusten ote den, Europako Berreskuratze Fondoen bidez edo Agree planen bidez (edo antzekoen bidez).
  2. Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailari eskatu zaio: KARLOS I. kaleko biribilgunearen inguruko KUTSADURAraren adierazleen berri ematea: kutsadura akustikoa eta airearen kalitatea (batez bestekoak). Kezka sortu da biribilgune horrek jasaten duen trafiko handiagatik eta horrek osasunean izan ditzakeen ondorioengatik.
  3. Herritarren Segurtasunerako Sailaren esku hartze urjentea eskatu da, ERREGE-ERREGINA KATOLIKOen kaleko eskuineko ESPALOIAn, bereziki autobusaren geltokitik eta Iparralde 2 zentroaren sarreratik gertu dagoen eremuan. Bertan espaloia estutu egiten da, eta, handik bizikletak eta patin elektrikoak pasatzen direnez (sarritan abiadura handiz), arriskua sortzen da gizarte etxetik irteten diren pertsonentzat.
  4. V-G HOBETUZ programa. Datu orokorrak eta zonalderako aurkeztu diren proiektu bideragarriak azalduko dira. Zaramagako pilotalekua berritzeko eta birgaitzeko proiektua eta Odon de Apraiz ikastetxeko patioaren proiektua (elkarbizitzarako hezkuntza-jolastokia Zaramagan).
Eztabaidatzekoak
  1. Zonaldeko azken auzogunean (duela urtebete) azaldu ziguten lekuak eta datak aztertzen egiten ari zirela Zaramagan EGUNEKO ARRETA-ZENTRO bat irekitzeko. Hortaz, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailari honako hauei buruzko informazio hau eskatu zaio: azterketa egin duen taldeari buruzko informazioa, azterketaren ondorioak eta proiektua hasteko data. Jon Armentia (Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurtzaroaren Saileko zinegotzi ordezkaria).
  2. Adinekoen Zerbitzuari honako informazio hau eskatu zaio: zonaldean aurten egin den BAKARDADEAren aurkako kanpainaren balorazioa eta emaitzak (abian jarri diren ekimenen kopurua, bakarrik detektatutako adinekoen %) eta kanpaina horri buruzko bestelako informazio interesgarria. Jon Armentia.
  3. 2022 urterako udal AURREKONTUAren auzkezpena. 2022ko udal-aurrekontuaren kargura zeintzuk inbertsio egingo diren Iparraldeko zonaldean, batez ere eguneko arreta-zentroari dagokionez. Estibaliz Canto.
  1. Hurrengo bileretarako gaiak eta egutegi proposatzea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.