Klimaren Aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordea

Noiz
Eguna: 2021/09/21, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Klimaren Aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordea

Klimaren Aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordea 2021/09/21(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (onespen-data: 2021/10/05)

GAI-ZERRENDA

  1. 2021eko uztailaren 20an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
Kontrol jarduera
  1. PP udal taldeak Klimaren aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordearen 2021eko uztailaren 20ko bilkurako galde-erantzunen atalean ahoz egindako galdera, barraken kokalekuaz eta zarata-mailak eragin dituen kexez.
  2. Hona aldatutako EH Bildu Gasteiz udal taldearen galdera, 2021eko abuztuaren 11an egina, Lasarteko legar-hobien inguruko lursailen jabe diren entitateei, horien egoera txarra dela eta, egin zaizkien errekerimenduez.
  3. EH BILDU GASTEIZ taldeak 2021eko abuztuaren 26an aurkeztutako galdera, Armentia 2 gas-putzua esploratzeko jarduera-lizentzia ukatu izanaren ondoren SHESAk aurkeztutako errekurtso judizialaren prozesu-egoeraz eta horren ondorioez.
  4. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ taldeak 2021eko irailaren 10ean aurkeztutako galdera, Armentia-2 proiektua dela eta aurkeztutako errekurtso judizialaz.
  5. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ udal taldeak 2021eko irailaren 10ean aurkeztutako galdera, Salburua inguruak ibilgailuek harrapatutako faunaz.
  1. GALDE-ESKEAK: 1. txanda. - ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ / PP / EH BILDU GASTEIZ.

Vitoria-Gasteizen,2021eko irailaren 13an

BATZORDEBURUA,

Izp.:Iratxe López de Aberasturi Sáez de Vicuña

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.