Klimaren Aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordea
- Noiz
- Eguna: 2020/12/01, hasiera ordua: 09:00
- Deskribapena
-
Klimaren Aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordea
Klimaren Aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordea 2020/12/01(e)an egin da
Akta erabilgarri dago (onespen-data: 2020/12/15)
GAI-ZERRENDA
- 2020ko azaroaren 17an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
Kontrol jarduera
- EH BILDU GASTEIZ udal taldeak Klimaren aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordearen 2020ko azaroaren 17ko bilkuran galde-erantzunen atalean ahoz egindako galdera, eman gabeko zerbitzuak sartzeagatik hondakinen bilketa zerbitzuko lau faktura ordaingabeez –2018ko azarotik 2019ko otsailera bitartekoak.
- EH BILDU GASTEIZ taldeak 2020ko azaroaren 19an aurkeztutako galdera, kaleak garbitzeko eta hiri-hondakin solidoak biltzeko kontratuaz.
- ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ taldeak 2020ko azaroaren 23an aurkeztutako galdera, Subilla Arabako Armentia-2 putzuan gasa erauzteko proiektuaz eta Eusko Jaurlaritzak arlo horretan egindako ekimenez.
- ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ taldeak 2020ko azaroaren 23an aurkeztutako galdera, kaleak garbitu eta hondakinak biltzeko kontratua esleitzeko prozesuaren baitan, FCC edukiontzien itxitura elektronikoen inguruan egindako kexaz.
- EH BILDU GASTEIZ taldeak 2020ko azaroaren 23an aurkeztutako galdera, konpostatze komunitarioaz.
- GALDE-ESKEAK: 3. txanda. - EH BILDU GASTEIZ / ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ / PP.
Vitoria-Gasteizen,2020ko azaroaren 24an
BATZORDEBURUA,
Izp.:Iratxe López de Aberasturi Sáez de Vicuña
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.