Lurralde Batzordea

Noiz
Eguna: 2020/07/20, hasiera ordua: 11:00
Deskribapena

Lurralde Batzordea

Lurralde Batzordea 2020/07/20(e)an egingo da

Gai zerrenda erabilgarri dago

2020/07/13rako deituta zegoen.

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko ekainaren 29an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
Ebatzi beharrekoak
  1. Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko Birgaitze Integraturako Plan Bereziaren hamabosgarren aldakuntza behin betiko onestea, Santa Maria Katedralaren Plan Gidariaren esparruaren mugaketa aldatzeko.
  2. Behin betiko onespena ematea Gasteizko Udalerriko HAPO uholde-arriskuen arauetara egokitzeko xehetasun-aldaketari.
  3. Behin betiko onestea Gasteizko HAPOaren egiturazko xedapen aldaketa, Bisitazioaren monasterioaren eta Egibideren lursailak “Unibertsitate gunea, II. fasea” 5. BBPB-tik kanpo uzteko.
  4. Behin-behineko onespena ematea Gasteizko Udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketa bati, 4. BIPB-ren —"Jose Mardones"— barruan 4. gauzatze-unitatea garatzeko.
  5. Hasierako onespena ematea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren arau partikularren egiturazko xedapen aldaketari, unibertsitate-erabilera hezkuntza-erabilerarekin parekatzeko.
Kontrol jarduera
  1. Uribenogales auzo-elkarteak 2020ko uztailaren 9an eskatutako herritarren txanda, 21 Zabalguneak birgaitze lanetarako aurkeztutako laguntza ekonomikoez.
  2. PP taldeak 2020ko uztailaren 3an aurkeztutako galdera, Aholkularitza Juridikoak birgaitzeko laguntzei buruz egindako txostenaz.
  3. PP taldeak 2020ko uztailaren 19ean aurkeztutako galdera, onetsi gabeko 2019 eta 2020ko deialdiak direla eta, gauzatzeke dauden birgaitzerako laguntzez.
  4. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ taldeak 2020ko uztailaren 10ean aurkeztutako galdera, Erdi Aroko hiriguneko eraikin osoetan etxebizitza turistikoak baimentzeko erabakiaz.
  5. EH BILDU GASTEIZ taldeak 2020ko uztailaren 10ean aurkeztutako galdera, trenbidea lurperatzeko proiektuaz.
  1. GALDE-ESKEAK: 3. txanda. - EH BILDU GASTEIZ / ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ / PP.

Vitoria-Gasteizen,2020ko uztailaren 13an

BATZORDEBURUA,

Izp.:Amancay Villalba Eguiluz

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.