Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2020/07/17, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2020/07/17(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko uztailaren 10ean egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. Udal eraikinetan suak itzaltzeko esku-sistemak mantentzeko zerbitzuaren kontratua bigarren luzatzea. 73.572,70 euro.
KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
  1. Gasteizko udalaren kirol instalazioetan, 2016-2017 eta 2017-2018 denboraldietan emandako kirol baliagarria, kiroletako hastapenak eta kirolaren bidezko mantentze fisikoa lantzeko programen etetea indargabetzea eta kontratua amaitzea. 1. eta 4. multzoak: 652.519,40 euro.
  2. Gasteizko udalaren kirol instalazioetan, 2016-2017 eta 2017-2018 denboraldietan emandako kirol baliagarria, kiroletako hastapenak eta kirolaren bidezko mantentze fisikoa lantzeko programen etetea indargabetzea eta kontratua amaitzea. 2. eta 3. multzoak: 586.836,76 euro.
  3. Arabako Gurutze Gorriarekiko lankidetza-hitzarmena, Gasteizko ikastetxeetan "Oinarrizko bizi euskarriari eta BBBri buruzko prestakuntza lantegiak" programa egiteko. 9.945,00 euro.
HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
  1. Pescados Anaiak SC enpresak aurkeztutako 90, 394, 395, 397, 398, 399, 401 eta 402 fakturak eremu judizialetik kanpo ontzat ematea. Kontzeptua: udalaren haur eskoletarako elikagaiak eta lehengaiak hornitzea. 2.577,63 euro.
  2. Hezkuntza Zerbitzuaren dirulaguntzen 15. ildorako deialdia: hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikastetxeentzako garraiorako dirulaguntza-deialdia. 2020-2021 ikasturtea. 15.000,00 euro.
  3. Periscopio elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, World Press Photo proiekturako. 39.000,00 euro.
  4. Arabako Bertsozale Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Gasteizen bertsolaritza sustatu eta ikertzeko. 14.000,00 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2020/CO_ASUM/0005) Behe tentsioko energia elektrikoa (100 kW-ekoa edo baxuagoa) hornitzeko kontratazio-dosierra onestea, argiteria publikorako eta espazio publikoko beste erabilera batzuetarako (Gasteizko Udalak titularitatea dutenetan). 512.921,42 euro.
  2. Gasteizko udalaren VGbiziz bizikleta-aparkaleku seguruan sartzeko eta aparkalekua erabiltzeko baldintzak arautzeko ordenantzaren proiektua onestea.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. Intolerantziaren aurkako mugimendua elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, haurren eta nerabeen eskubideen arloko jarduerak zabaltzeko eta jendea sentsibilizatzeko. 10.280,00 euro.
  2. Tratu txarrak pairatu dituzten haurrei laguntzeko euskal elkartearekiko - AVAIM- lankidetza-hitzarmena,haurren eskubideak defendatzeko jarduerak burutzeko. 11.405,00 euro.
  3. (2020/CO_ASER/0044)Prestatutako janariak prestatze-lekutik hiriko etxebizitzetara eta adinekoentzako zentro soziokulturaletara, zentro gerontologikoetara eta inklusiorako ostatuetara eraman eta banatzeko zerbitzua kontratatzeko dosierra onestea 548.549,84 euro.
  4. Pausoka programaren kontratua – haurren babesgabetasuna dela eta ikerketa eta ebaluazio aldian dauden familiei laguntza psikologikoa eta hezkuntzakoa ematekoa— luzatzea. 277.583,96 euro.
OGASUN SAILA
  1. URSSA S.Coop. sozietateak Gasteizko Udalari ordaintzeko berme gisa eratutako ondasun higigarriaren hipotekaren alde bateko ezeztapena. 537.325,16 euro.
  2. Gasteizko Udaleko Udaltzaingoa errenta sistemaren bidez 14 ibilgailuz hornitzeko kontratuaren lehen luzapena. 1. eta 2. multzoak: 152.576,16 euro.
  3. Gestora de conciertos para la contribución a los servicios de extinción de incendios-A.I.E enpresarekiko lankidetza-hitzarmena, suak prebenitu eta itzaltzeko zerbitzuak ezarri, hobetu eta handitzeko laguntza bereziaren likidazio eta diru-bilketarako.
  4. Eskibel ibilbideko 11.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  5. Asparrena kaleko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
  1. Udalaren Jundizko enpresa-zentroko 2b pabilioia alokairuan esleitzea.
  2. Erdi Aroko Hiriguneko Udal Enpresa Zentroko 5.3. bulegoaren alokairu-kontratua bertan behera uztea, borondatez, eta 1. zk-ko bulegoa esleitzea.
  3. (2020/CO_ASUM/0008) Eguberrietako argiztapena kontratatzeko dosierra onestea (2020-2021) 165.000,00 euro.
GIZA BALIABIDEEN SAILA
  1. Gasteizko Udalean Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa —2019-2023— .
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. (2019/CO_ASER/0069) Gasteizko hiri-garbiketa publikoa egiteko, hiri-hondakinak bildu eta garraiatzeko, biohondakinak kudeatzeko eta banakako zein komunitateko konpostajerako kontratua esleitzea. 2. multzoa.
  2. Hasierako onespena ematea Gasteiz udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren xedapen-aldaketari,zein “Ibaialde” 11. sektoreko RD-22 lursailari baitagokion.
  3. Behin betiko onespena ematea Gasteizko Arana kaleko 26 A irisgarri egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak orotariko tasazio bidez desjabetzeko dosierrari.
  4. Alegazioak onestea eta behin betiko onespena ematea Gasteizko Arriagako ateko 59-61.a irisgarri egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak orotariko tasazio bidez desjabetzeko dosierrari.
  5. Hasierako onespena ematea Gasteizko “Mariturri” 6. sektoreko RU03 etxadiaren xehetasun-azterketaren lehen aldakuntzari.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 170/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  2. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 35/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan(prozedura laburtua).
  3. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 135/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan(prozedura laburtua).
  4. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 112/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  5. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 122/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan(prozedura laburtua).
  6. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 160/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).

Vitoria-Gasteizen,2020ko uztailaren 15ean

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
    1. Ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntza ekonomikoak emateko 2019ko deialdiaren oinarriak aldatzea.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.