Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Batzordea

Noiz
Eguna: 2020/07/15, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Batzordea

Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Batzordea 2020/07/15(e)an egingo da

Gai zerrenda erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko uztailaren 1ean egindako ohiko bilkuraren eta 2020ko uztailaren 2an egindako aparteko eta premiazko bilkuraren aktak irakurri eta onestea.
Eztabaidatzekoak
  1. Aurrekontu-aldaketei buruzko informazioa.
Kontrol jarduera
  1. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ taldeak 2020ko uztailaren 7an aurkeztutako galdera, FOFEL eguneratzeaz eta horrek Gasteizko Udalaren diru-sarreretan izango duen eraginaz.
  2. PP udal taldeak 2020ko uztailaren 7an aurkeztutako galdera, FOFELen aurreikuspen berriaren aurrean Gasteizko Udalak izango duen sarrera-mailaren jaitsieraz.
  3. EH BILDU GASTEIZ taldeak 2020ko uztailaren 7an aurkeztutako galdera, Foru Aldundiak udal honi eginiko diru-sarreren murrizketaren ondorioak itzularazteko eman beharreko urratsez.
  4. EH BILDU GASTEIZ taldeak 2020ko uztailaren 7an aurkeztutako galdera, zerga-erreforma baten beharraz.
  5. EH BILDU GASTEIZ taldeak 2020ko uztailaren 7an aurkeztutako galdera, gastuaren burutze-datuez.
  1. GALDE-ESKEAK: 3. txanda. - EH BILDU GASTEIZ / ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ / PP.

Vitoria-Gasteizen,2020ko uztailaren 8an

BATZORDEBURUA,

Izp.:Miguel Garnica Azofra

GAI-ZERRENDATIK KANPO

  1. Gasteizko Udalak TUVISA —Gasteizko Hiri Garraioak, SA— merkataritza-sozietateari —IFZ: A-01005230— BEDERATZIEHUN ETA HOGEITA HAMABI MILA LAUREHUN ETA BERROGEITA SEI EURO ETA BERROGEITA HAMAZAZPI ZENTIMOKO mailegu-eragiketa baimentzea (932.445,57 €), ustiapen- eta informazio-sistema lagungarria eta TUVISAren autobusetako salmenta-, balioztatze- eta ontziratze-sistema hornitu, instalatu, integratu, abian jarri eta mantentzea ordaintzeko, UTE KAPSC Y DATIK erreferentzia duen kontratua adjudikatzeko akordioaren ildotik.
  2. Baimentzea, berritze-klausula sartzeko mailegu-eragiketan eta Gasteizko Udalak TUVISA —Gasteizko Hiri Garraioak, SA— merkataritza-sozietateari —IFZ: A-01005230— emandako abalean —udalbatzaren 2017ko martxoaren 24ko akordioaren bitartez baimendua, HIRU MILIOI ETA BOSTEHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA EUROKO (3.550.000 EURO) kopuruan, HIRU MILIOI ETA BOSTEHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA EUROKO (3.550.000 EURO) mailegu-eragiketa kontratatzeko, 10 autobusen erosketa finantzatzeko—.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.