Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2020/05/29, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2020/05/29(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko maiatzaren 22an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
  1. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekiko lankidetza-hitzarmenaren indarraldia luzatzea, covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz.
  2. Euskaltzaindiarekiko lankidetza-hitzarmena, hizkuntza arloko aholkularitzarako eta Gasteizko udalerriko toponimia lantzeko proiekturako. 73.000,00 euro.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. Sociedad de Correos y Telégrafos S.A. sozietateak aurkeztutako faktura (4002812635 zenbakia) eremu judizialetik kanpo onartzea; kontzeptua: Gasteizko udalaren posta-zerbitzua 2020ko martxoan. 50.229,41 euro.
  2. Hainbat faktura –90Z3UT000009, UFHZ2003000006, 01VW213, P20021624 eta ADM20000011783 zenbakidunak– eremu judizialetik kanpo ontzat ematea. Kontzeptua: Gasteizko udalaren telekomunikazio zerbitzuak eskaintzea 2020ko otsailean. 24.700,75 euro.
  3. Hainbat faktura —0Z3UT000010, UFHZ2004000001, 01W4L66, P20031636 eta ADM 20000014795 zenbakidunak– eremu judizialetik kanpo onartzea; kontzeptua: Gasteizko udalaren telekomunikazio zerbitzua 2020ko martxoan. 24.630,24 euro.
  4. Udal eraikinetan segurtasun instalazioak (automatikoak eta eskuzkoak) mantentzeko zerbitzuaren kontratua aldatzea. 1. multzoa. 847,34 euro.
  5. Udal eraikinetan segurtasun instalazioak (automatikoak eta eskuzkoak) mantentzeko zerbitzuaren kontratua aldatzea. 2. multzoa.
  6. Udal eraikinetan igogailuak berme osoz onik zaintzeko zerbitzuko kontratua aldatzea. 2. multzoa. 722,37 euro.
  7. (2019/CO_SOBR/0033) Udaletxeko estalkia hobetzeko lanak esleitzea. 282.479,15 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2020/CO_SOBR/0021) Kexaako Gazteluaren kalean aparkalekua egiteko kontratazio-dosierra onestea. 348.577,47 euro.
  2. (2020/co_SOBR/0022). Hiriko hainbat auzotan -Ariznabarra, Judimendi, Koroatzea, Mendizorrotza, San Kristobal, San Martin eta Zaramaga— argiteria publikoa hobetzeko kontratazio-dosierra onestea. 99.982,30 euro.
  3. Montajes Eléctricos Elca S.Ak aurkeztutako faktura (190426 zenbakiduna) baliozkotzea. Kontzeptua: argiteria publikoa mantentzea. 27.592,63 euro.
  4. Instalaciones Eléctricas Ekoargi S.L.L enpresak aurkeztutako faktura (900000941 zenbakiduna) baliozkotzea. Kontzeptua: argiteria publikoa mantendu, konpondu eta hobetzea. 45.235,97 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. Eulen servicios sociosanitarios S.L. enpresak aurkeztutako fakturak eremu judizialetik kanpo onartzea; kontzeptua: harrera-etxebizitzak kudeatzeko programa garatzea. 8.521,58 euro.
OGASUN SAILA
  1. (2019/CO_ASUM/0014) Gasteizko Udalaren Udaltzaingorako lau ibilgailu errentan hartzeko kontratua esleitzea. 111.035,52 euro.
  2. Victoria Kent kaleko 7.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  3. Euskadiko Hiriburuaren etorbideko 25.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
  1. (2020/CO_ASUM/0003) Eguberrietako argiztapena kontratatzeko dosierra onestea (2020-2021) 125.000,00 euro.
  2. Bertan behea uztea Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko martxoaren 13an hartutako erabaki bat, zeinaren bidez Gasteizko udalerrian 45 urtetik gorakoen enplegu egonkorra eta kalitatekoa sustatzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdia eta oinarriak onesten ziren. 400.000,00 euro.
  3. (2019/CO_ASER/0120) Gasteiz biltzar- eta turismo-helmuga gisa sustatzea xede, baliabideak planifikatzeko eta tokikoak ez diren komunikabideetan eta sare sozialetan publizitate-espazioak erosteko agentzia zerbitzuen kontratua esleitzea. 79.990,08 euro.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. (2019/CO_AOBR/0006) Gamarra menpeko toki erakundeko hainbat zona eraberritzeko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 93.249,13 euro.
  2. “Mariturri” 6. sektoreko RU.01 bizitegi-egoitzaren xedapen-azterketa aldatzeko proiektua ez onartzea.
  3. Gasteizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Armentia 4 Gauzatze Unitatearen behin betiko likidazioa onestea eta hitzarmen-batzarra deuseztatzea.
  4. “Hijosdalgo de la Junta de Elorriaga” Gasteizko Udalerriko Kontzejuen Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena 2020rako, laguntzeko eta bere interesak babesteko. 100.000,00 euro.

Vitoria-Gasteizen,2020ko maiatzaren 27an

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
    1. (2018/CO_ASUM/0036) Udal eraikinetarako energia eta erregaia hornitzeko eta klimatizazio instalazioak (berokuntza, aire girotua eta aireztapena) eta ur bero sanitarioko instalazioak osorik eta berme osoz mantentzeko kudeaketa iraunkorrerako kontratua esleitzea. 25.647.249,96 euro.
    2. KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
      1. Bola Jokoaren Arabako Federazioarekiko lankidetza-hitzarmena, 2020an kirol hori sustatzeko eta Foru plazako eta Abetxukuko udal bolatokiak dinamizatzeko. 4.746,73 euro.
      2. OGASUN SAILA
        1. Arabako Gurutze Gorriari baimena ematea Etxezarra etxeko erabilera anitzetarako aretoa aldi baterako erabiltzeko (Gasteizko Gaztelako atea, 54).
        2. EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
          1. Jundizko Udalaren Enpresa Zentroko 3. pabilioia alokairuan esleitzea.
          2. Alarma-egoeraren deklarazioak eragindako enpresei laguntza ekonomikoak emateko udal programaren aparteko deialdia eta oinarri arautzaileak 750.000,00 euro.
          3. 2020an Gasteizko udalerrian enpresak sortzeko eta finkatzeko laguntza- ekonomikoak emateko udal programaren deialdi publikoko berariazko oinarriak aldatzea.
          4. Gasteizko udalerrian merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdi publikoaren oinarriak aldatzea. 2020.urtea. 230.000,00 euro.
          5. Bertan behera uztea Gamarrako ostalaritza institutuarekiko hitzarmena, lanerako prestakuntzako bi ikastaro emateko: “arrandegiko laguntzailea” eta “harategiko laguntzailea”.
          6. LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
            1. Mercedes Benz SAU enpresarekiko hitzarmena, Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aurreikuspenen garapenari dagokion hirigintza-kudeaketarako, Mercedes Benz lantegiak bere inguruko hiri-mugikortasunean eta bide-segurtasunean duen eragina murriztea xede.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.