Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2020/04/03, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2020/04/03(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko martxoaren 27an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
  1. (2018/CO_ASER/0007) “Hiretu Hiria-Haz tuya la ciudad” proiektua dinamizatu eta gauzatzeko kontratua luzatzea. 30.244,50 euro.
  2. Eginaren Eginez elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, 2020an aholkularitza juridikoko proiektua garatzeko. 28.000,00 euro.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. (2019/CO_ASUM/0015) Ingurumena gehiago errespetatzen duten garbiketa produktuak eta lanabesak hornitzeko kontratazio dosierra onestea. 218.482,84 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. Eremu judizialetik kanpo onartzea EULEN Servicios Sociosanitarios SL enpresak aurkeztutako faktura (3673104 zk). Kontzeptua: harrera pisuak kudeatzeko programa gauzatzea. 8.521,58 euro.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen aldaketaren proiektua onestea, zein industria lurren ordenantzako –OR-11 eta OR-12– erabileren bateragarritasunari dagokion (Santo Tomas Ibaiko plaza).
  2. Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko Birgaitze Integraturako Plan Bereziaren hamabosgarren aldaketaren proiektua onestea, eta hasierako onespena ematea aldaketari, Santa Maria Katedralaren plan gidariaren eremuaren mugaketa aldatzeko.
  3. Hasierako onespena ematea Arana kaleko 26A irisgarri egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak orotariko tasazio bidez desjabetzeko proiektuari.

Vitoria-Gasteizen,2020ko apirilaren 1ean

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    TOKIKO GOBERNU BATZARRARI LAGUNTZEKO ORGANOA
    1. Kontratazioaren arloko eskumenak aldi baterako eskuordetzan ematea, COVID-19 dela-eta deklaratu den Alarma Egoeraren ondorioz.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.