Udalbatza

Noiz
Eguna: 2020/02/21, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Udalbatza

Udalbatza 2020/02/21(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (honek onesteko zain: Udalbatza)

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko urtarrilaren 17an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
Ebatzi beharrekoak
LURRALDE BATZORDEA
  1. Behin betiko onespena ematea Gasteizko HAPOko Jundiz mendebaldeko 21. sektoreko plan partzialaren 6. aldakuntzari.
  2. Behin betiko onestea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketa, zein garraio eta komunikazioko sistema orokorrean Autobus Elektriko Adimentsuaren (BEA) nasak eta alboetako espaloiak edonorentzat irisgarri izan daitezen behar den zoru-zerrenda gehitzeari buruzkoa baita.
  3. Behin betiko onestea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen aldaketa, garai bateko Salburua 7. sektoreko T lursail tertziarioa berdegune gisa birkalifikatzeko eta garai bateko Ibaialde 11. sektoreko lursail tertziarioa handitzeko.
  4. Behin betiko onespena ematea Arabako Teknologia Parkeko B sektoreko PTI-1 eremuaren xedapen azterketaren bigarren aldakuntzari.
  5. Gasteizko udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketaren hasierako onespena onestea, zein “Jose Mardones” 4. BBPBaren barruan 4. gauzatze unitatea garatzeko baita.
  6. Hasierako onespena ematea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ostatu-erabilera tertziarioa (turismo erabilerarako etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako erabilera turistikorako logelak) arautzearekin lotuta egin nahi den egiturazko xedapen-aldaketari.
OGASUNAREN ETA HERRITARREN PARTAIDETZAREN, GARDENTASUNAREN ETA GIZARTE ETXEEN BATZORDEA
  1. Gasteizko Udalak TUVISA —Gasteizko Hiri Garraioak SA— merkataritza-sozietateari —IFZ: A-01005230— abala ematea, bederatziehun eta hogeita hamabi mila laurehun eta berrogeita sei euro eta berrogeita hamazazpi zentimoko (932.446,57 euro) mailegu-eragiketa bat kontratatzeko.
Kontrol jarduera
ERAKUNDE ADIERAZPENAK
  1. EMAKUMEEN MOBILIZAZIOAK. Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea.
  2. Klimaren eta energiaren aldeko alkateen itunari atxikitzea, 2030eko epemugarako konpromiso berriak hartuz.
MOZIOAK
  1. URIBENOGALES AUZO-ELKARTEAREN MOZIOA, garraio publikoaren hobekuntzaz..
  2. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, larrialdi klimatikoaren aurrean tresnak ebaluatu eta garatzeaz.
  3. PP TALDEAREN MOZIOA, autobus elektriko adimentsuaren proiektuari buruzko ingurumen-azterlana egin dadila eskatzeaz. .
  4. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, gehieneko alokairu-prezioak mugatzeaz.
  5. PP TALDEAREN MOZIOA, adinekoei eta haiek zaintzen dituzten familiei etxean laguntzeko zerbitzuan murrizketarik ez egiteko eta finantzaketa bermatzeko Gasteizko Udalaren konpromisoaz.
  6. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, Aldaialde HLHIko obrak hasi ahal izateaz. .
  7. PP TALDEAREN MOZIOA, Gardelegi Zaldibarko zabortegiko hondakinak jasotzeko eskaintzeaz.
  8. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen alorretako enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoez.
  9. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, Udalaren gastu arrunta aztertzeko batzorde txostengilea eratu dadila eskatzeko.
DEKRETUAK
  1. Alkatearen dekretuen eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen zerrenda (urtarrilean emandakoak), baita zerbitzuek atzerapenez igorritakoak ere.
GALDE-ESKEAK
  1. GALDE-ESKEAK.
Gai-zerrendatik kanpo
  1. Igor Salazar Ochoa (PSE-EE) jauna zinegotzi karguaz jabetzea.

2020ko otsailaren 17an

ALKATEA

UDALBATZAREN BEHIN BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.