Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2018/01/19, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2018/01/19(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2018ko urtarrilaren 12an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
KULTURA, HEZKUNTZA ETA KIROL SAILA
  1. Mendizorrotzeko kirol esparruko eta Gamarrako parkeko 2018ko eta 2019ko udako kanpainetan arreta integrala eskaintzeko kontratazio-dosierra onestea. 1.471.177,60 euro.
GIZARTE POLITIKEN ETA OSASUN PUBLIKOAREN SAILA
  1. HIESaren aurkako Herritarren Arabako Batzordearekiko hitzarmena onestea, 2018an Aterpe gaueko zentroa kudeatzeko. 442.453,89 euro.
  2. HIESaren aurkako Herritarren Arabako Batzordearekiko hitzarmena onestea,2018an "Estrada" eguneko zentroa kudeatzeko. 452.892,08 euro
  3. HIESaren aurkako Herritarren Arabako Batzordearekiko hitzarmena onestea, 2018an "Etxe Irekia" harrera zentroa kudeatzeko. 314.829,84 euro.
  4. HIESaren aurkako Herritarren Arabako Batzordearekiko hitzarmena onestea, 2018an zainpeko etxebizitzen programa kudeatzeko. 271.203,13 euro.
  5. Clara Campoamor elkartearekiko hitzarmena onestea, 2018an genero-indarkeriaren biktimentzako harrera etxebizitza berezietan laguntzeko programa bideratzeko. 283.564,00 euro.
  6. IRSE - Arabako Bergizarteratze Institutuarekiko hitzarmena onestea, zainpeko etxebizitzetan, gizarte ahultasun-egoeran dauden pertsonentzako gizarte eta hezkuntza arloetako programa bideratzeko, 2018an. 55.000,00 euro.
  7. Afroamerikarren AFRO elkartearekiko hitzarmena onestea, zainpeko pisuetan gizarte eta hezkuntza arloetako esku-hartzeko programa bideratzeko, 2018. 494.466,44 euro.
HIRIGINTZA SAILA
  1. Autobus geltokia jartzeko asmoz Forondako atearen ondoko hiri lurrarekin lotuta —Euskaltzaindia plazatik Arriaga parkeko hego-mendebaldeko muturreraino— Gasteizko Udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean egindako xedapen aldakuntzako errakuntzak zuzentzeko proiektua onestea.
INGURUMENAREN ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrarekiko eta Arabako Foru Aldundiarekiko hitzarmena onestea, Arabako mugikortasunaren agintaritza eratzeko.
  2. Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko azaroaren 3an hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako alegazioak neurri batean onesteko ebazpena, eta zigorra jartzeko dosier osagarri berria abiaraz dadin onestea, 2016-2017 epean Eraztun Berdeko ingurumen kontrolerako eta jendearekiko harrerarako zerbitzu-kontratutik datozen betebeharrak ez betetzeagatik.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa ekintzak bideratzea, 1125/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
  2. Udalaren defentsa ekintzak bideratzea, 1137/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
  3. Udalaren defentsa ekintzak bideratzea, 1187/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
  4. Udalaren defentsa ekintzak bideratzea, 1214/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

Vitoria-Gasteizen,2018ko urtarrilaren 17an

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    OGASUN SAILA
    1. Salburua bulebarreko 5.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
    2. Salburua bulebarreko 28.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
    3. Mariturri bulebarreko 22.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
    4. Bastida kaleko 50.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
    5. Tirreniar Itsasoaren kaleko 3.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
    6. Elorriagako ateko 20.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea
    7. Udalak Norteko Trenbidearen kaleko 1.ean duen lokala 21 Zabalguneari doan uztea onestea.
    8. ENPLEGUAREN ETA GARAPEN EKONOMIKO IRAUNKORRAREN SAILA
      1. Europa biltzar-jauregiko eta Goiuri eta Eskoriatza-Eskibel jauregietako ikus-entzunezkoen ekipoak mantentzeko eta laguntza teknikoa eskaintzeko kontratuaren esleipena onestea. 122.210,00 euro.
      2. UDAL ADMINISTRAZIOAREN SAILA
        1. Gasteizko Udalaren firewallen migrazioa egiteko eta perimetro-segurtasuna nahiz barne-segurtasuna berrantolatzeko proiektua gauzatzeko eskaintza ekonomikoki onuragarriena aukeratzea. 64.541,40 euro.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.