Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2017/06/30, hasiera ordua: 08:15
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2017/06/30(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2017ko ekainaren 23an eta 26an egindako bilkuraren aktak irakurri eta onestea.
KULTURA, HEZKUNTZA ETA KIROL SAILA
  1. Arabako Campuseko Errektoreordetzarekiko hitzarmena onestea, Film Laburren jaialdirako. 6.000,00 euro.
  2. Informazio-eta komunikazio-hedabideetan hezteko 2017-2018 ikasturteko Gasteiztxo programa esleitzeko prozedurako eskaintza aukeratzea eta lehiatzaileari errekerimendua egitea. 140.928,00 euro.
GIZARTE POLITIKEN ETA OSASUN PUBLIKOAREN SAILA
  1. Arabako Gurutze Gorriarekiko hitzarmena onestea, Gasteizko ikastetxeetan "Oinarrizko bizi euskarriari eta BBBri buruzko prestakuntza lantegiak" programa egiteko. 9.750,00 euro.
  2. "Garbiketa-ikastaro lagundua" egiteko kontratua –gizarteratzeko enpresentzat erreserbatua– esleitzeko prozedurako eskaintza aukeratzea eta lehiatzaileari errekerimendua egitea. 55.000,00 euro.
  3. ASCUDEAN- Laguntza behar duten adineko pertsonak zaintzen dituzten senitartekoen Arabako elkartearekiko hitzarmena onestea, laguntza behar duten adinekoak zaintzen dituzten pertsonen osasuna sustatzeko programarako eta sentsibilizazio, hedapen, aisialdi eta atsedenaldirako programarako. 33.216,96 euro.
OGASUN SAILA
  1. Pablo Picasso kaleko 20.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  2. Euskadiko Hiriburuaren etorbideko 29.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  3. Olarizu hiribideko 7.ean dagoen prezio tasatuko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
ENPLEGUAREN ETA GARAPEN EKONOMIKO IRAUNKORRAREN SAILA
  1. Gasteiz On-Gasteizko hiri merkataritza sustatzeko elkartearekiko hitzarmena onestea, 2017ko plana burutzeko. 180.000,00 euro.
  2. Fila 2 kultur elkartearekiko hitzarmena onestea, Gasteizko irrati eta telebista jaialdiaren IX. edizioa antolatzeko. 175.000,00 euro.
HIRIGINTZA SAILA
  1. Gasteizko udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketaren proiektua onestea, eraikinen hobekuntza energetikoa eta babes akustikoa ahalbidetzeko.
  2. Kutxabankeko ordezkaritzarekiko hitzarmenari hasierako onespena ematea, Eduardo Dato kaleko 11.eko orubeaz.
  3. Hasierako onespena ematea Aretxabaleta-Gardelegi 19. sektoreko OR 7-1-f lursailaren azterlan xehearen aldakuntzari.
INGURUMENAREN ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. Hiriko hainbat kaletako zoladura sendotu eta zuloak betetzeko kontratuaren esleipena onestea. 199.891,40 euro.
  2. Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea -Domingo Beltran kaletik Zerkabarren kalera bitartean- eraberritzeko kontratuaren esleipena onestea. 480.647,91 euro.
  3. Txile kaleko bizikletentzako bidea egiteko obretarako kontratazio dosierra onestea. 89.455,20 euro.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa ekintzak bideratzea, 1032/17-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

Vitoria-Gasteizen,2017ko ekainaren 28an

BATZARBURUA

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.