Gizarte Politiken, Gazteriaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Batzordea

  • 2026/02/23
  • 09:00

Gizarte Politiken, Gazteriaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Batzordea 2026/02/23(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (honek onesteko zain: Gizarte Politiken, Gazteriaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Batzordea)

GAI-ZERRENDA

  1. 2026ko otsailaren 9an egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onestea.

Herritarren partaidetza

  1. Salburua-Salburua Burdinbide auzo-elkarteak 2026ko otsailaren 13an eskatutako herritarren txanda, nazioarteko babes-estatusa eskatzeko hitzorduaren zain kalean bizitzera behartuta dauden Maliko pertsonen egoerari buruzkoa.

Ebatzi beharrekoak

  1. Batzordeburuorde berria aukeratzea.

Kontrol jarduera

  1. EH BILDU GASTEIZ udal-taldeak 2026ko otsailaren 10ean aurkeztutako galdera, San Prudentzio zentro integraleko planifikazioari eta bertan aurreikusten diren esku-hartzeen kronogramari buruzkoa.
  2. PARTIDO POPULAR DE VITORIA-GASTEIZ udal-taldeak 2026ko otsailaren 13an aurkeztutako galdera, Udalak gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei emandako arretari buruzkoa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretua betetzeari dagokionez.
  3. ELKARREKIN udal-taldeak 2026ko otsailaren 13an aurkeztutako galdera, Ursa, Fournier eta Ega fabrika abandonatuetan bizi diren pertsonei eta gizarte-zerbitzuek haiekin egindako jarduerei buruzkoa.
  4. ELKARREKIN udal-taldeak 2026ko otsailaren 13an aurkeztutako galdera, LGTBIQ+ kolektibo batzuekin sortutako eztabaidari buruzkoa, Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta otsailaren 26an Emakumeen Etxean aurreikusitako hitzaldiaren inguruan.
  1. GALDE-ESKEAK: 2. txanda.- PP / EH BILDU GASTEIZ / ELKARREKIN.

Vitoria-Gasteizen,2026ko otsailaren 16an

BATZORDEBURUA,

Izp.:Maider Uriarte Becerra

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.