Garbiketa eta Ingurumen Batzordea

  • 2026/01/20
  • 09:00

Garbiketa eta Ingurumen Batzordea 2026/01/20(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (onespen-data: 2026/02/03)

GAI-ZERRENDA

  1. 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.

Ebatzi beharrekoak

  1. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia tokiko erakunde autonomoaren estatutuak aldatzeko proiektua aurkeztea, eta tramitatzeko egutegia onestea.

Kontrol jarduera

  1. ELKARREKIN udal-taldearen galdera, 2026ko urtarrilaren 9an aurkeztua, Salburuko basurde-populazioa kudeatu eta kontrolatzeko kanpainari buruzkoa.
  2. EH BILDU GASTEIZ udal-taldearen galdera, 2026ko urtarrilaren 12an aurkeztua, garbitzeko eta hondakinak biltzeko kontratu berriaren adjudikazio-prozesuaren egoerari, eta abenduaren 22ko kontratazio-mahaian gertatutakoaren inguruan aurkeztutako alegazioaren ondorioei buruzkoa.
  3. PARTIDO POPULAR DE VITORIA-GASTEIZ udal-taldearen galdera, 2026ko urtarrilaren 12an aurkeztua, garbiketarako eta zaborrak biltzeko kontratu berrirako prozedura ez betetzeagatiko erantzukizunari eta etorkizuneko egoerari buruzkoa.
  4. ELKARREKIN udal-taldearen galdera, 2026ko urtarrilaren 12an aurkeztua, abenduaren 22ko Kontratazio Mahaian –Gasteizko kaleak garbitu eta hiri-hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzurako prozesuaren barruan–, ustez dokumentazio konfidentziala erakutsi izanagatik jarritako alegazioari buruzkoa.
  5. EH BILDU GASTEIZ udal-taldearen galdera, 2026ko urtarrilaren 12an aurkeztua, TUVISAk kotxetegietarako aurkeztutako jarduera sailkatua hasi aurreko jakinarazpenaren eraginkortasunaren etetea konpontzeko egingo diren urratsei buruzkoa.
  6. EH BILDU GASTEIZ udal-taldearen eskea, 2026ko urtarrilaren 12an aurkeztua, Heraclio Fournier kaleko edukiontziak ia beti beteta eta gainezka egotearen arrazoiak azter daitezen.
  7. EH BILDU GASTEIZ udal-taldearen eskea, 2026ko urtarrilaren 12an aurkeztua, konpostatze komunitariorako guneak kudeatzeaz arduratzen den enpresari ekipamenduak funtzionamendu-egokietan izan daitezela eskatzeko. (Gai zerrendatik kendu da talde proposatzaileak eskatuta).
  1. GALDE-ESKEAK: 2. txanda.- PP / EH BILDU GASTEIZ / ELKARREKIN.

Vitoria-Gasteizen,2026ko urtarrilaren 13an

BATZORDEBURUA,

Izp.:Aitziber Salazar Arresti

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.