Clarisas

Azoka

Frutak Barazki freskoak Ortuko jakiak Fruitu lehorrak Bizkotxoak Magdalenak Pastak ogia ogia Osoko ogia

Deskribapena

Beloradotik (Burgos) etorritako Ahizpa Klaratarren komunitate txiki bat gara, 2020. urtearen amaieran Urduñako monasterioan ibilbidea hasi zuena. Monasterio honek 18 urte zeramatzan itxita eta gure nahia berriro bizitza eman ahal izatea da. Horretarako, artisau lan batzuk hasi genituen. Gozogintza, okindegia, galletak... eta gure lehen gozokiak hauek dira: madalenak, gurinezko galletak, pestiñoak eta aingeru-adatsezkoenpanadillak. Ogia eta Gabonetako gozokiren bat egiteko asmoa dugu, baita bizkotxoak ere. Sasoiko baratze bat ere hasi genuen, produktu ekologikoak saltzeko. Urte hau nahiko emankorra izan da eta gure barazki aukera handitzen joan nahi dugu. Salmenta monasterioan bertan, tokiko merkatuetan eta online egiten dugu. Produktuen jatorria: Urduña (Bizkaia). Salgai dauden produktuak: - Barazkiak: sasoiko produktuak - Frutak: sasoikoak - Barazki- eta fruta-kontserbak: marmeladak, tomate-saltsa.

Harremanetarako datuak

Zerbitzuak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.