Elurteetako plana – Udalaren aholkuak

Elurteen Jarduera Plana elur-denboralea iragartzean aktibatzen den udal-dispositiboa da. Helburua udal-baliabideak eraginkortasunez koordinatzea eta antolatzea da, elurraren ondorioak txikitzeko eta zerbitzu premiazkoenak bermatu ahal izateko, hiria geldi ez dadin.

Oro har, barrualdean 500 metrotik beherako elurteagatiko maila laranjako alerta pizten denean aktibatu behar da. Alertak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazten ditu, eta Euskalmeten(Beste leiho batean irekiko da) argitaratzen ditu. Suhiltzaileen guardiako ikuskatzaileordeak ohar bakoitza baloratuko du eta, hala dagokionean, plana aktibatzea proposatuko du.

Udaletik badakigu herritarrok ahalik eta azkarren berreskuratu nahi dugula normaltasuna. Baina ulerkorrak eta eraman onekoak izan gaitezela eskatzen dugu, eskura ditugun giza baliabide eta baliabide material guztiak erabili ohi baititugu egoerari aurre egiteko.

Elurteetako plana ikusi

*edukia gazteleraz dago

1. Aholkuak

Lehentasunak

Elurteei aurre egiteko planean honako lehentasunak ezartzen dira:

  • Herritarrei egoeraren eboluzioa jakinaraztea, argitasunez zein maiztasunez, une bakoitzean behar diren oharrak eta aholkuak emanez.
  • Leku publiko eta pribatu berezietarako sarbidea erraztea, bertako zereginak ohi bezala bete ahal izateko: ospitaleak, egoitzak, udal zerbitzuak eta zerbitzu publikoak (autobusak, hilerria, zabortegia, araztegiak, etab.).
  • Larrialdietan edo ezbehar kasuetan laguntzea, arriskuan dauden pertsonak eta ondasunak salbatu eta babestuz.
  • Industria jarduera atzeratu eta gelditzea eragoztea, eremu horietako bideetan garaiz esku hartuz.
  • Bide nagusietan eta ibilbide erabilienetan zirkulazioa egokia izan dadin ahalbidetzea, erdialdean zein aldirietan, alde urrunenak isolaturik gera ez daitezen.
  • Lehentasunezkotzat jotzen diren gainerako egoerak konpontzea.
Joan-etorriak

Kontuan hartu behar dugu eguneroko bizitzako bestelako zereginetarako ohi baino denbora gehiago beharko dugula:

Oinez bazoaz

  • Etxetik atera behar izanez gero, arropa eta oinetako egokiak jantzi behar dira.
  • Saia zaitez hiriko parke eta zuhaiztietatik ez igarotzen. Izan ere, zuhaitzetako adarretan metatzen den elurra dela eta, horiek erortzeko arriskua dago.
  • Elurra urtzen denean kontuan hartu behar da elur jauzien arriskua. Teilatu-hegaletatik eta erlaitzetatik elur zatiak erortzeko arriskua dagoenez, saia zaitez leku horietatik ez igarotzen.
  • Adineko pertsonei eta mugitzeko zailtasunak dituztenei espaloi bereziki elurtu edo gerizpean daudenetan ez ibiltzeko gomendatzen diegu, erori eta min hartzeko arriskua handia delako.
  • Kalea gurutzatzerakoan kontu egin datozen ibilgailuei, eta erakutsi gidariei gurutzatzeko asmoa duzula, bat-batean frenatzera behartu gabe.

Bizikletaz bazoaz

  • Ez da gomendagarria bi gurpileko ibilgailurik erabiltzea (motozikleta, ziklomotor eta bizikletak).
  • Bizikletan ibiltzen bazara, erabil ezazu kontu handiz, eta ez ezazu bortizki frenatu, ezta norabide aldaketa bortitzik egin ere.

Kotxez bazoaz

  • Ez erabili, ezinbestekoa ez bada. Erabili garraio publikoa.
  • Ibilgailu pribatua erabili beste aukerarik ez baduzu, kontuz gidatu, poliki, segurtasun tartea zainduz.
  • Frenatu behar izanez gero, poliki egin, ibilgailuaren kontrola galtzeko arriskua duzu eta.
  • Erabil itzazu neguko neumatikoak edo, horren ezean, kateak. Jarraitu itzazu neguan ibilgailuak gidatzeko gomendioak
  • Garaje pribaturik baduzu, sar ezazu autoa bertan, ez utzi kalean aparkatuta.
  • Hiri arteko errepideetara atera aurretik, adi entzun segurtasun aholkuak eta eguraldi iragarpenak. Erabil itzazu garraio publikoa.
Garbiketan lagundu

Garbiketarekin istripuak eragotz daitezke, esaterako, oinezkoen erorikoak. Denok batera ekin diezaiogun:

  • Funtsezkoa da kaleetan zaborrik ez metatzea.
  • Jabeen erkidegoek eta garajeen jabeek elurra garbitu beharra dute beren etxeen aurreko espaloi zatian eta garaje partikularretako sarreran.
  • Ibilgailuentzako pasabideak dituzten enpresa edo bestelako instalazioen titularrek horiek garbitzeaz arduratu beharko dute, bai eta beren jabegoen barruan dauden aparkalekuak edo maniobra eremuak garbitzeaz ere.
  • Gatza neurriz erabili:
    • Hirian zehar 33 gune daude herritarren eskura, gatza eta/edo palak hartzeko.
    • Dena dela, gatza eta urgarriak neurriz erabili behar dira, gatza ingurumenerako kaltegarria baita.
    • Gatza erabiltzeko argibideak.

2. Erreferentziazko estekak

Larrialdi-egoeran

Ezer gertatuz gero, deitu larrialdietako telefonoetara: 112 edo 092 (Udaltzaingoa).

Informazioa eta alertak
Sare sozialak

3. Planen dokumentazio osagarria

Eranskinak
Liburuxka


Aurki gaitzazu: www.v-g.eus/elurra

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.