Ekonomi Jardueren gaineko Zergari (EJZ) buruzko ohiko galderak

1.  Zer da Ekonomi Jardueren gaineko Zerga (EJZ)?
Ekonomi Jardueren gaineko Zergak Vitoria-Gasteizko udalerrian enpresek, profesionalek edo artistek egiten dituzten jarduerei eragiten die. Foru Arauan(Beste leiho batean irekiko da) aurreikusitako zergaren tarifak, koefizienteak, indizea eta hobariak aplikatzetik ateratzen da EJZ dela eta ordaindu behar den kuota. Horiek urtero onartzen ditu Gasteizko Udalak, eta Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordenantza fiskalean arautzen.
2.  Zein tarifa aplikatzen zaio nire jarduerari?
Edozein jarduerari dagokion tarifa jakiteko, jardueren sailkapena(Beste leiho batean irekiko da) (PDF 652 KB) kontsultatu behar da.
3.  Jarduera batean hasiko naiz. Zein agiri aurkeztu behar dut EJZn alta emateko?
Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik: www.alava.net
Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da Informazio osagarria atalean.

Udaletxean aurkeztu beharrekoak:
· EJZren deklarazio inprimaki bat jardueraren titular eta helbide bakoitzeko. Inprimakiaren eredua jarduera motaren araberakoa da: 840(PDF 143 KB): enpresa-jardueretarako; 841 (PDF 134 KB): lanbide eta arte jardueretarako; 842 (PDF 79,5 KB): atxikitako aretoetarako; 848 (PDF 86 KB): eragiketa bolumena jakinarazteko. Deklarazioa izenpetu eta izenpetzen duena identifikatzeko datuak (NAN zk, eta izen-deiturak) zehaztu behar dira. · Jardueran arituko direnen NAN edo IFZ.
4.  EJZren alta nahikoa da jarduteko?
EJZren alta nahitaezko betekizuna da, baina batzuetan ez da nahikoa. Beste hauek ere hartu behar dira kontuan:
- Lokala irekitzeko lizentzia
- Atzerritarrentzako lan baimena
- Jarduera profesionaletarako titulazioa
- Bide publikoa okupatzeko baimena, merkataritza ibiltarirako

Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik: www.alava.net
Hauek dira Udalean aurkeztu beharreko ereduak:
840 inprimakia: enpresa jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa helbide eta jarduera bakoitzeko. 841 inprimakia: lanbide eta arte jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa.
842 inprimakia: alta, baja edo aldaketa deklarazioa jarduerari atxikitako areto bakoitzeko.
848 inprimakia: eragiketa bolumenaren jakinarazpena, enpresaren helbidea Arabatik kanpokoa bada.
Alokairu kontratuaren fotokopia, deklaratutako azalera katastroko azalera baino txikiagoa bada.
Enpresa eta arte jardueren kasuan, eratzeko eskrituren kopia, baldin eta sozietateren helbidea Arabatik kanpokoa bada.
Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, AIZ...).
Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.
Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da Informazio osagarria atalean.

5.  Gauza bera da jakinarazpena edo EJZn alta edo baja emateko deklarazioa?
Ekonomia Jardueren gaineko Zergarekin lotutako lau inprimaki dago. Jakinarazpena (848 eredua) informazio agiri bat da, eragiketa bolumena edo zifra jakinarazteko aurkeztu beharrekoa. Eragiketa bolumena bi milioi eurokoa edo txikiagoa bada, subjektu pasiboek ez dute jakinarazpen hori aurkeztu behar. EJZren alta, baja edo aldaketa deklarazioek (840, 841 eta 842 ereduak), aldiz, jarduera guztiei eragiten diete, horien bidez jarduera erroldan sartzeko datuak lortzen baitira. Jakinarazpena eta alta deklarazioa, beraz, agiri independenteak dira, eta subjektu pasibo batzuek biak aurkeztu beharko dituzte.
6.  Zein epe dago jarduera baten alta, baja edo aldaketa aurkezteko?
Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik: www.alava.net
Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da Informazio osagarria atalean.
Gasteizko Udaletxean:
  • Altak eta aldaketak: jarduera berria edo aldatu den jarduera hasi baino 10 egun lehenagoko epearen barruan.
  • Bajak: jarduerari utzi eta hurrengo hilabetearen barruan.
7.  Gasteiztik kanpo kokatuta dagoen enpresa batek zerga horrekin lotutako deklarazio batzuk izapidetu nahi baditu, non egin dezake?
Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik: www.alava.net
Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da Informazio osagarria atalean.
Gasteizko Udaletxean:
San Martineko Udal Bulegoetan, 945 161 132 Zerga Kudeaketarako Zerbitzuko telefonora deitu edo posta elektronikoz (hacienda@vitoria-gasteiz.org) egin dezake izapidetzea.
8.  EJZren alta edo salbuespen ziurtagiria postaz edo faxaz bidal diezadakete?
Bai, baldin eta eskabidean nola bidali behar zaizun adierazten baduzu.
9.  Irabazte-asmorik ez duen elkarte bat gara. EJZ ordaintzetik salbuetsita gaude?
Ezintasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten pertsonen elkarte eta fundazioak zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira, baldin eta onura publikokotzat jo badira eta irabazi-asmorik gabekoak badira. Interesdunek idatziz eskatu beharko dute salbuespena, eta agiri hauek aurkeztu:
  • Sozietatearen estatutuak.
  • Onura publikoaren aitorpena.
  • Sarreren xedearen justifikazioa.
10.  Profesional bat naiz eta nire eragiketa bolumena milioi bat euro baino txikiagoa da. Alta deklarazioa aurkeztu behar dut?
Bai, baina ordaintzetik salbuetsita zaude.
11.  Enpresa baten kudeatzailea naiz eta enpresaren eragiketa bolumena milioi bat euro baino txikiagoa da. Alta deklarazioa aurkeztu behar dut?
Bai, baina ordaintzetik salbuetsita zaude.
12.  Saltoki bat daukat Gasteizen, eta aurten oso salmenta txikiak izan ditugu. Aurten zerga ordaintzetik salbuesteko eska dezaket?
Eragiketa bolumena 1.000.000 eurotik beherakoa bada, subjektu pasiboa zerga ordaintzetik salbuetsita dago, baldin eta:
  • sozietate talde batekoak izanik, sozietate horien eragiketa bolumena guztira zenbateko hori baino txikiagoa bada.
  • bolumen hori gainditzen duen enpresa batek sozietatearen % 25eko partaidetzarik ez badu.
13.  Zerga ordaindu beharrik ez badu ere, EZJren deklarazioan gure enpresak duen langile kopurua zehaztu behar da?
Bai, nahitaezkoa da deklaratzea, nahiz eta datu hori kontuan ez izan zerga kuota zehazterakoan.
14.  EJZn alta emanda dagoen sozietate anonimo bat sozietate mugatu bihurtzen bada, zerga ordaintzetik salbuetsita dago jardueraren hasiera delako?
Ez, ez delako jarduera berririk hasi. Izan ere, jarduera bera izaten jarraituko du, titularitatea aldatu arren.
15.  Enpresa batek bere jardueren zati bat Gasteizen garatzen du, baina baita beste udalerri batzuetan ere. Jarduera guztien eragiketa bolumena milioi bat eurotik gorakoa da. Gasteizen EJZ ordaindu beharra dauka bertan egiten duen jardueragatik?
Bai. Eragiketa bolumena ez da hainbanatzen negozioaren areto bakoitzak lortzen duenaren arabera. Enpresak ordaindu beharra dauka, bere eragiketa bolumena milioi bat eurotik gorakoa delako, jardueren zati handi bat beste udalerri batean egiten bada ere.
.
16.  Iazko EJZren ordainagiria jaso berri dugu enpresan; zergatik ez da kontuan hartu iazko eragiketa bolumena?
Enpresak duela bi urte zuen eragiketa bolumena hartzen delako kontuan. 2020ko EJZren ordainagirian, esaterako, enpresak 2018an izan zuen eragiketa bolumena hartu da kontuan.
17.  EJZren ordainagiria jaso berri dugu; zergatik ez da kontuan hartu iaz egin genuen sozietate aldaketa?
EJZren ordainagiria duela bi urteko datuak kontuan hartuz taxutzen delako. Esaterako, enpresak sozietate aldaketa 2018an egin bazuen, hori 2020ko EJZren ordainagirian hartuko da kontuan, baldin eta aldaketa hori egiaztatzen duen eskritura publikoa aurkezten bada.
18.  Non eta nola ordain dezaket iritsi zaidan ordainagiria?
Finantza-erakunde laguntzaileak - Pago presencial
Herritarrei laguntzeko bulegoetan, finantza-erakundeekin hitzartutako kreditu-txartelen bidez.
San Martineko Udal Bulegoetan, dirutan, txeke bidez nahiz finantza-erakunderen batekin hitzartutako ordainketa-txartela baliatuz. [Interneten bidez: Ordainketa elektronikoa Posta igorpena eginez, Diru-bilketa Zerbitzura zuzendua.
19.  Gasteizen denda bat ireki nahi dut. Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta eman behar dut, ordaintzetik salbuetsita egon arren?
Bai.
Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik: www.alava.net
Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da Informazio osagarria atalean.
Gasteizko Udaletxean:
Subjektu pasibo guztiek aurkeztu beharra dute alta deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita egon ala ez. Ordenantza Fiskalaren arabera, zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira hauek: beren jarduera hasten dutenak, jarduera hori bideratzen deneko lehenengo bi zerga-ekitaldietan, edo jardueraren eragiketa bolumena bi milioi eurotik beherakoa denean. Hala ere, subjektu pasibo guztiek aurkeztu beharra dute jardueraren hasiera, bukaera edo aldaketa adierazteko deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita egon arren. Kasu horietan dauden interesdunek idatziz eskatu beharko dute salbuespena, eta sozietatea eratzeko eskritura publikoak aurkeztu.
20.  Zerga ordaindu izanaren egiaztagiria nahi badut edo ordainagiriren bat ordaindu gabe dudan jakin, nora jo dezaket?
21.  Zerga honen jarduera sailkapena EJSN bezalakoa da?
Ez. Estatistika Institutu Nazionalak argitaratzen du EJSN (Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala)(Beste leiho batean irekiko da) (PDF 51,4 KB) eta jarduera batzuk baino ez datoz bat. Kasu gehienetan kode eta egitura ezberdinak dituzte.
22.  Ekonomia Jardueren Zergarekin lotutako tramite gehiago bada?
Bai. Ogasuneko erroldan alta emanda egotea eta BEZa, (beharrezkoa bada) Arabako Foru Aldundian eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea Gizarte Segurantzan. Horiek bi adibide baino ez dira.
23.  Negozioa martxan jartzeko laguntzari ba al da?
Baliteke laguntzak egotea. Informazioa eskuratzeko jarri harremanetan Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailarekin.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: